Klima aldaketa eta hondamendi natural gehienak, lotuta

2016ko otsailaren 18a
00:00
Entzun
Hamar hondamendi naturaletatik bederatzik klima aldaketarekin lotura dutela jakinarazi du NBE Nazio Batuen Erakundeko hondamendien arriskuak ikertzen dituen zentroak. «Inoizko urterik beroena izan da 2015a. 98,6 milioi pertsona ingururi eragin diete hondamendiek, eta klimak zerikusi zuzena izan du, El Niño fenomenoari lotuta; kasu guztien %92etan». Eraginik nabarmenena lehorteena izan dela esan du. 32 lehorte inportante erregistratu ziren iaz, aurreko hamarkadako batez bestekoaren —hamabost lehorte urteko— bikoitza baino gehiago; 50,5 milioi lagun kaltetu zituzten. 2016ean lehorteek okerrera egingo dutela iragarri du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.