Goitia eta Oronoz garaile Euskal Herriko Txapelketan

Enara Oronoz. ATARIA.
Unai Ugartemendia.
2020ko urriaren 13a
00:00
Entzun
Mendi duatloiko zirkuituko parte hartzaile ohiak dira Javi Goitia eta Enara Oronoz. Halere, biek ala biek inoiz ez zuten txapela irabazteko aukerarik izan. Urtero legez, mendi duatloien zirkuituak Euskal Herriko txapela jarri zuen jokoan Ibarran (Gipuzkoa), larunbatean, eta azkarrenak izan ziren Goitia eta Oronoz.

Lasterketak hamargarren aldia zuen, eta, horretarako propio, zirkuitu gogor bat atondu zuten. Inoizko parte hartzaile gehien izan zuen txapelketak. Horien artean izen handiak eta ezagunak izan ziren. Gizonezkoetan, denen gainetik, izen handi bat zegoen: Eneko Llanos triatloilariarena. Zirkuituko lehen postuetan ibiltzen direnentzat, erronka handia zen Llanosen aurka lehiatzea. Hark gauzak estu jarri zizkien espezialistarik handienei. Lasterketari indartsu ekin zion, baina laugarren amaitu zuen. Ruben Ruzafak irabazi zuen lasterketa, Goitia izan zen bigarren, eta Jon Erguin sailkatu zen hirugarren. Euskal Herriko txapela Goitiarentzat izan zen.

Emakumeetan ere lehia izugarria izan zen lehen hiru postuetan. Oronozekin batera, Maria Ijalba eta Mayi Mujika ziren faborito nagusiak, eta ez zuten huts egin. Lehia gogor baten ondoren, Oronoz izan zen azkarrena Ibarrako helmugan. Bi minutura, Ijalbak zeharkatu zuen helmuga, eta Mujikak hirugarren postuarekin konformatu behar izan zuen azkenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.