Saria opari, epilogorik ez

Anarik Adarra saria jaso zuen atzo, eta kontzertu luzea eman zuen opari, bidaideek lagunduta

Anari, atzo, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian, Adarra saria jaso berritan. JON URBE / FOKU.
Erredakzioa
Donostia
2018ko ekainaren 22a
00:00
Entzun
Zaleak, lagunak, bidaideak izan zituen alboan Anarik Adarra saria jasotzean. Donostiako Viktoria Eugenia antzokia goi eta behe bete zen atzo. Esker onez jaso zuen saria Donostia Kulturaren eskutik, eta kontzertu sakon eta hunkigarria emanez itzuli zuen esker ona, saria bertaratuentzako opari bilakatuz.

Sariaren berri izan orduko esan zuen Anari jende askoren elkarlanaren batura izan dela, eta dela, eta Anariren kide izan diren musikariak izan zituen alboan oholtzaren gainean. Han ziren egungo Anari osatzen duten Mariano Hurtado (teklatuak), Drake (baxua), Ander Mujika (gitarra) eta Mikel Abrego (bateria). Eta handik igaro ziren Xabi Strubell, Pello Ramirez, Jomes, Petti, Maite Arroitajauregi, Borja Iglesias, BeƱardo Goietxe, Ager Insunza, Karlos Osinaga Txap... Hogei urtetik gorako ibilbidea aletu zuten, disko bakoitzeko bizpahiru pieza joz, oroimenak piztuz, hunkidura ernez, baina orainari helduz, epilogorik zedarritu gabe...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.