Ohorezko domina, polemika iturri

2018ko abuztuaren 1a
00:00
Entzun
Meliton Manzanas jardunean aritu zen bitartean, frankismoak50 bat aldiz saritu zuen, eta, esaterako, polizia merezimenduaren gurutzea eman zioten 1964an, baina askoz polemikoagoa suertatu zen Espainiako Gobernuak 2001eko urtarrilean —Jose maria Aznar presidente zelarik— eman zioten ohorezko domina.

Protesta ugari sortu zuen torturatzaile gisa nabarmendutako polizia bati horrelako omenaldia egitea, eta ez soilki euskal abertzaleen artean. Amnesty International, Bakearen Aldeko Koordinakundea eta Espainiako sindikatu nagusiak ere agertu ziren erabakiaren kontra. Espainiako Gobernuak, baina, ez zuen atzera egin, domina jasotzea «terrorismoaren edozein biktimari» zegokiolakoan, haren iragana edozein izanik ere. Espainiako Auzitegi Gorenak atzera bota ditu erabakiaren kontra jarritako helegite guztiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.