GAKOAK

2019ko apirilaren 2a
00:00
Entzun
Hona Artolazabal sailburuak egitasmoari buruz aurreratutakoak.

Udazkenetik aurrera. Ordurako jarri nahi dute indarrean neurria.

Aita-ama ez-biologiko guztiei eta familia gurasobakarrei. Erditu ez diren bikotekide guztiek zein guraso ez-biologikoek hamasei asteko baimena hartzeko aukera izango lukete; baita guraso bakarreko familiek ere.

Ezingo litzateke hartu amatasun baimenarekin batera. Aitatasun baimena ezingo litzateke amatasun baimenarekin batera hartu; ezingo lukete denboran bat egin. Horrek ahalbidetuko luke umearen zaintza lehenengo batek eta gero besteak egitea. Haurrak urtea bete baino lehen hartu beharko lituzkete biek.

Prestazio ekonomikoa. Jaiotza edo zaintza baimeneko berbera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.