Guztion Alardea taldeak argazki batean batzera deitu ditu herritarrak

arantxa iraola
2022ko abuztuaren 24a
00:00
Entzun
Hasieran, larunbat honetarako zuten deia eginda, baina atzo jakinarazi zuten aldaketa; Hondarribiko (Gipuzkoa) Guztion Alardea taldeak deitu ditu herritarrak Alardea: Guztiona, guztiontzat aldarria hauspotzeko egingo duten argazkian agertzera irailaren 2an. 18:30ean izango da topaketa, Gernikako Arbolan. Keinu garrantzitsua izango da, festetako jai egun handiaren atarian egingo baita; alardea hilaren 8an egingo da Hondarribian, ohi denez. Eta airean egongo da uztailean Guztion Alardea taldeak egindako jakinarazpena: alardean parte hartzeko nahia adierazi zieten 64 emakumezkok udalari eta Alarde fundazioari.

Joan den astean, argazkirako deia egin zutenean, jakinarazi zuten fundazioak ezezko erantzuna eman ziela, eta udalak ez diela erantzun. Horrek ondorio txarrak dituela argi dute. «Iruditzen zaigu emakumearen parte hartzea ukatzeagatik desfilea zatitzea ondare immaterial horren aurkako jarrera arduragabea dela». Festak amaitzean «elkarrizketa mahaia» eratu behar dela adierazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.