Estatuaren Abokatutzak helegitea jarri dio Atristainen epaiari

maddi ane txoperena iribarren
2022ko apirilaren 21a
00:00
Entzun
Iragarria zuen gisan, Espainiako Estatuaren Abokatutzak helegitea jarri dio Estrasburgok Xabier Atristain euskal preso ohiari buruz emandako epaiari. Hala, Giza Eskubideen Europako Auzitegiko Sala Handiak erabaki beharko du kasuari buruz orain, eta, bitartean, Atristainek Espainiako Auzitegi Gorenean jarritako berraztertze helegitea etenda geldituko da.

Estrasburgok joan den urtarrilaren 18an ebatzi zuen Madrilek eragotzi egin zuela Atristainek epaiketa «justu eta ekitatezko bat» izatea, 2010ean atxilotu eta inkomunikatu zutenean ez ziotelako utzi abokatu bat aukeratzen. Defentsak berraztertze helegitea jarri zuen Espainiako Auzitegi Gorenean, Atristainen kartzela zigorra bertan behera geldi zedila eskatzeko, eta otsailaren 17an atera zen euskal presoa Martuteneko espetxetik. Izan ere, Espainiako Auzitegi Nazionalak haren zigorra etetea erabaki zuen, Gorenak Europako sententziaz ebatzi artean.

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak erabakia hartu ondotik aztertu beharko du Gorenak Atristainen zigorra behin betiko bertan behera utzi ala ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.