Espekulazioa dagoen ala ez ikertzen

2021eko abenduaren 7a
00:00
Entzun
Baina zenbaterainokoak dira espekulazio mugimenduak karbono eskubideen merkatuan? Hainbat gobernuburuk galdera bera egin zuten urriko goi bilera batean. Eta Batzordeari agindua eman zioten gaia ikertzeko. Azaroaren erdialdean, bi atariko txosten argitaratu ziren galdera horri erantzunez.

ACER Energia Arautzaileen Lankidetzarako EBko Agentziaren arabera, «ez dago jarduera manipulatzaile sistematikoen ageriko zantzu edo ebidentziarik argindar merkatu osoan». ESMA Balore eta Merkatuen Europak o Agintaritzaren ustez, bankuek eta hedge fund edo estaldura funtsek eskubideen merkatuan interes gehiago agertzeak ez du zertan esan nahi gehiegikeriazko jarduerarik izan denik. Inbertsio funtsen eta halakoen eskuetan dauden eskubideak gutxi direla esan zuen ESMAk.

Horrek ez du esan nahi gero eta erakargarriagoa izan daitekeen merkatura ez iristea diru errazaren bila burbuilak sortzen aritzen diren funtsak. Teorian, Europako Batzordeak baditu mekanismoak eskubideekin operazio espekulatiboak eragozteko. Adibidez, prezioa bizkorregi igotzen bada, erabaki dezake eskubide gehiago merkaturatzea, haien prezioa jaisteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.