Seaskako ikasleei babesa agertu die Konfederazioak

2018ko uztailaren 7a
00:00
Entzun
Euskal Konfederazioak salatu egin du brebetako azterketan nolako arazoak izan dituzten Seaskako ikasleek: euskaraz egin zuten zientziako azterketa, eta ez zuzentzeko erabakia hartu du errektoretzak, nahiz eta baziren irakasle elebidunak horretarako prest. Areago, nabarmendu du iaz zuzendu zituztela probak. Hortaz, konfederazioaren ustez, «erabaki politiko hutsa» da errektoretzarena: «Euskara erabiltzeko eskubidea urratzen du».

Seaskako ikasleei babesa agertu die Konfederazioak, baina harago joateko eskatu du: «Sostengu mezuak eta euskararen aldeko delibero ausartuak baino gehiago behar dute».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.