Usansoloren desanexioa gauzatzeko eskatu diote aldundiari

inaut matauko rada
2022ko uztailaren 13a
00:00
Entzun
Usansoloko (Bizkaia) herritarrek hiru bider egin dituzte azken 35 urteetan Galdakaotik banantzeko herri galdeketak, baina oraindik ez dute lortu Bizkaiko 113. udalerria izatea. Hori dela eta, hainbat herritarrek protesta egin zuten atzo Bizkaiko Foru Aldundiaren atarian, Usansolo Herria elkarteak deituta, Batzar Nagusietan Usansoloren desanexioaren alde «ahalik eta arinen» bozkatu dadin.

Joan den martxoaren 28an egin zuten azken herri galdeketa Galdakaotik banantzeko, eta %81,54k alde bozkatu zuten. 3.771 pertsona zeuden herri kontsultan botoa ematera deituta, eta %63,12k hartu zuten parte. Galdeketa hori ez zen loteslea izan, baina, aurreko biekin gertatu ez zen moduan, azkena Galdakaoko Udalak antolatu zuen, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren baimena zuen.

1987. urtean egin zuten lehen bozketa, eta 2014an bigarrena, eta bi horietan ere baiezkoa gailendu zen. 2014an, bozketara deituta zeudenetatik %73k hartu zuten parte, eta baiezkoak %89ko babesa izan zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.