Bilbon jarriko dute 2030erako Agendaren Tokiko Idazkaritza

Isabel Jaurena.
2022ko irailaren 15a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzak atzo iragarri zuenez, Nazio Batuen 2030erako Agendaren Tokiko Idazkaritza Bilbon izanen da. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria honela mintzatu zen erabakiaz Euskal Herriko Unibertsitateko ikasturte irekierako saioan: «Euskal instituzioek 2030erako Agendan izan duten ibilbidearen aitorpena da, eta etorkizunerako bultzada bat».

Organoa Nazio Batuen Erakundeak (NBE) sortu zuen, 2030erako Agendan agertzen diren garapen iraunkorrerako helburuak bultzatzeko. Tokiko instituzioetan jartzen du arreta, horiek baitira klima aldaketarekin lotutako ekintzen %70 egiten dituztenak.

Jaurlaritzaren erranetan, zenbait erakunderen arteko elkarlanari esker lortu da egoitza: Espainiako Kanpo Arazoetako Ministerioa, Gizarte Eskubideetako eta 2030erako Agendako Ministerioa, NBE, Bilboko Udala eta BBK fundazioa. Maria Diaz de Haro kalean egonen da egoitza.

Jaurlaritzak adierazi zuen urtero milioi bat eta erdi euro jarriko dituela, lehenbiziko hiru urteetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.