EAJ nagusi Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, EITB Focusen datuen arabera

Oihane Puertas Ramirez.
2022ko ekainaren 1a
00:00
Entzun
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru aldundietan hauteskundeak orain egingo balira, hiru lurraldeetan EAJk irabaziko lituzke. Hori ondorioztatu dute EITB Focus taldeak egindako makroinkesta batean. Datuen arabera, EH Bildu bigarren indarra izango litzateke.

Araban, esaterako, botoen %32rekin irabaziko lituzke hauteskundeak. EH Bilduk %23 jasoko lituzke —eta bigarren indarra bihurtu—, eta Elkarrekin Podemosekaurreko hauteskundeetan baino %2,7 gutxiago lortuko lituzke.

Bizkaian, EAJk eta EH Bilduk goranzko joera izango lukete, eta aurreko hauteskundeetan baino boto gehiago lortu. Lehenengoak %45,7 lortuko lituzke, %2,2 gehiago. Bigarrenak, %22,2; %2,3 gehiago. Gainontzeko alderdiek indarra galduko lukete.

Taldeak adierazi duenez, «lehia estua» egongo litzateke Gipuzkoan EAJren eta EH Bilduren artean: lehenengoak %36,3 lortuko lituzke, eta bigarrenak, %33,8.

Nafarroako boto asmoari buruzko datuak gaur argitaratuko ditu EITB Focusek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.