Zaldibarko zabortegia

Manifestaziorako deia egin dute gaurko Eibarren

2020ko uztailaren 4a
00:00
Entzun
Bost hilabete beteko dira astelehenean Zaldibarko zabortegiaren ezbeharra gertatu zela. Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze hango langileek zakarren pean segitzen dute harrezkero. Baina inguruko herrietan ez daukate ahazteko gertatutakoa, eta bi langileen gorpuen bilaketan segitzeko manifestaziora deitu dute gaurko, Eibarren (Gipuzkoa). Zaldibar Argitu herri plataformak egin du martxarako deia.Untzaga plazatik abiatuko da, 17:00etan. Manifestazioak ELA, LAB eta CCOO sindikatuen babesa jaso du, eta hartan parte hartzera dei egin dute hirurek.

Bestalde, Ekologistak Martxan eta Zaldibar Argitu taldeek eta Ermuko (Bizkaia) San Lorentzo auzo elkarteak eskari bat aurkeztu dute Europako Parlamentuan; nahi dute Europako Batzordeak zabortegiaren luizia ikertzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.