Bat egiteak dira siderurgia «salbatzeko» bidea

2019ko azaroaren 12a
00:00
Entzun
Juan Antonio Jainaga Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako siderurgia enpresak elkartzearen alde mintzatu zen. «Altzairua ekoizten duten guztiez mintzo naiz, baita gero barrak eta hodiak egiten dituztenez ere». Haren ustez, sektorea «salbatzeko» bide bakarra da, enpresa txikiek arazo asko dituztelako. Akordioez harago joatea defendatu zuen: «Bat egiteez ari naiz». Tubacex, Tubos Reunidos, Arcelor eta Olarra izendatu zituen. Oraingoz «kafe makinako kontaktuak» dira, baina gaiari heltzeko asmoa du. «Askok dute ideia gustuko, baita Jaurlaritzak ere. Baina inork ez du lehen pausoa eman». Azken hamabost urteetan altzairugintzaren ekoizpena erdira jaitsi da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.