Noiz sortua: 2017-01-28 00:30:00

Lutxo Egiak irabazi du Cafe Bar Bilbao antzerki gidoi laburren saria

'Identitarteak' lanarekin nagusitu da, euskarazko atalean. Chema Trujillok jaso du gaztelaniazkoa
Lutxo Egia idazlea, eta Mikel Martinez eta Chema Trujillo aktoreak, Cafe Bar Bilbaon, atzo.
Lutxo Egia idazlea, eta Mikel Martinez eta Chema Trujillo aktoreak, Cafe Bar Bilbaon, atzo. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS Tamaina handiagoan ikusi

Ainhoa Larrabe Arnaiz -

2017ko urtarrilak 28

Antzezlanen abiapuntua da gidoia. Gidoirik gabe ez dago obrarik; eta, ondorioz, ez dago taularatzeko lanik. Ideia horretan egin du indar Mikel Martinez aktore eta Tartean Teatro antzerki konpainiako kideak. «Sormenean eta antzezlanetan garrantzitsuena gidoiak izatea da». Produkzio horri bultzada emateko, antzerki laburren lehiaketa egiten du Tartean Teatro konpainiak Cafe Bar Bilbao tabernarekin elkarlanean. Atzo banatu zituzten aurtengo sariak, Bilboko Plaza Barriko taberna horretan. Lutxo Egia idazleak irabazi du euskarazko saria, Identitarteak lanarekin. Gaztelaniazko atalean, berriz, Chema Trujillo izan da irabazlea, Elle n´est pas Liz Taylor lanari esker. 1.000 euro jasoko du egileetako bakoitzak sari gisa, eta bi idazlanak Bilboko Cafe Bar Bilbao tabernaren webgunean argitaratuko dituzte. Abiapuntua jarrita dago. Gidoiak norbaitek antzezteko zain daude jada.

Identitate hitza aipatu gabe identitateari buruzko jolasa sortu du Egiak. Horretarako, bi aktore gaiari buruz eztabaidatzen jarri ditu bere lanean. Zehazki, padel partida bat jokatzen kokatu ditu aktoreak; baina pilotak jaurti beharrean, argudioak jaurtitzen dituzte. Igor Elortza bertsolariak sortutako hitza ardatz hartuta sortu du gidoia: Identitarteak. Eta dioenez, gogoeta egin du, umorez, surrealismoz eta zentzugabekeriaz. «Identitatearen eta tartearen arteko hitza da identitartea. Gaur egungo gizarte likidoan identitatearen afera zertan den azaltzeko aukera ematen du hitzak». Mutur batetik bestera egiten du jauzi Egiaren testuak. «Identitate itxi eta esentzialistatik, identitateak eratzen dituzten praktika sozialetara eta identitateen ukaziora egiten du sortu dudan lanak».

Antzerki gidoi bat idazten duen lehen aldia izan da Egiarentzat. Azken urteetan hainbat testu idatzi ditu ikus-entzunezkoen eremuan: Euskara Jendea dokumental seriearen eta Zer diozu? fikziozko filmaren gidoigintzan aritu da, kasurako. Eta arte performancean ere buru-belarri aritu da. Antzerki saria jasota, Identitarteak agertokira eramatea du xede idazleak, eta enbidoa ere bota du. «Bi jokalari edo bi antzezle dira, eta nahiko erraza litzateke atrezzoa sortzea. Hortaz, aktoreak eta zuzendaria falta zaizkigu orain». Martinezek azaldu du, taularatzeaz gain, irakurketa egiteko ere aproposa dela Egiaren lana. «Ez da ekintza asko duen gidoi bat. Testuak du garrantzia, eta horrek beste aukera asko zabaltzen ditu».

Parte hartzea gora

Ana Blanco aktorearentzat beren-beregi idatzitako lana da Elle nést pas Liz Taylor gidoia, Trujilloren esanetan. «Laguna dut, eta beti izan du Taylor interpretatzeko gogo sutsua. Nuen zorra kitatu dut testu honekin». 1965eko festa batean kokatu du istorioa Trujillok. «Warholen margolan koloretsu baten aurrean topo egiten dute Marcel Duchamp margolariak eta Taylor aktoreak. Solasaldi batean murgilduko dira artea eta interpretazioa ardatz hartuta. Lasai abiatzen da hizketaldia, baina berehala korapilatuko da». Aktorea da Trujillo, eta hainbat antzezlanetan parte hartu du; tartean, Julio Cesar eta El sueño de una noche de verano lanak. Oholtza gainean egoteaz gain, gidoiak idazten ere aritu da azken urteetan. Saritutako testua taularatzeko asmoa duela azaldu du. «Sariak asko lagunduko digu horretan».

Euskal Herrian bizi diren herritarren gidoiak onartzen dituzte antzerki laburreko lehiaketa honetan. Guztira, 30 aurkeztu dituzte aurten: horietatik bost izan dira euskarazkoak, eta 25 gaztelaniaz egindakoak. Jaso dituzten gidoien kalitateak harrituta utzi du Tartean Teatro konpainiako kidea. Martinez: «Euskarazko testuei dagokienez, izugarria izan da maila. Harrituta utzi nau, eta oso pozik nago horrekin».

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 6an eguneratua. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan zazpi lagun hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez. Hamalau positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta gaixo bat ospitaleratu dute. Euskal Herrian 29.843 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.096 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Haur bat, konfinamenduan, etxean jolasten. / ©Iñigo Uriz, Foku

Astelehenetik ireki ahal izango dituzte haur eskolak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Irati Urdalleta Lete

Hiru herrialde horietako herritarrek hiruretan mugitzeko aukera izango dute. Ostalaritzan ez da gehienezko edukierarik egongo, eta barran zerbitzatzeko aukera ere izango dute. Diskotekek eta gaueko tabernek itxita jarraitu beharko dute. Hogei pertsona arte elkartu ahal izango da, bai etxean eta bai kalean.

Atzo Villabonan egin zuten bertso saiora sartzeko segurtasun neurriak. / ©Gorka Rubio, Foku

Alarma egoera amaitu ondoren ere maskarak erabiltzea beharrezkoa izango da Hego Euskal Herrian

Jon Ordoñez Garmendia

Ehun euro arteko isunak aurreikusten ditu Espainiako Gobernuak prestatu duen dekretuak, maskara erabiltzen ez dutenentzat. Urgentziazko kasuetan Osasun Ministerioak eskuduntzak bereganatzeko aukera izango du berriro.

Herritar batzuk Debako (Gipuzkoa) parke batean, elkarren arteko distanziak zainduz. ©GORKA RUBIO / FOKU

Araba, Bizkai eta Gipuzkoa artean ibili ahalko da astelehenetik aurrera

Jakes Goikoetxea

Espainiako Gobernuak jakinarazi du Hego Euskal Herria hirugarren fasera pasatzea onartu duela. Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak izurritearen kudeaketaren kontrol osoa berreskuratuko dute

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna