KRITIKA. Opera

Opera handia

2015eko urriaren 29a
00:00
Entzun

'Don Carlo'

Egilea: Giuseppe Verdi. Taldeak: Bilboko Opera Abesbatza, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Miarritzeko Malandain Baleta. Musika zuzendaria: Massimo Zanetti. Eszena zuzendaria: Giancarlo del Monaco. Lekua: BilbokoEuskalduna jauregia. Eguna: Urriak 27.

Modu distiratsuan hasi da Bilboko opera denboraldia, krisiaren eraginez aurton laburragoa dena. Izan ere, Giuseppe Verdiren Don Carlo-k Frantzian modan zegoen Grand Operaren itxura hartu zuen, (ballet eta guzti) amodioa eta boterea batetik eta Erromantizismoaren eta askatasunaren arteko tirabira bestetik adierazteko. Gure ekitaldian, ohikoan gertatzen ez dena gertatu da; hau da, abeslari protagonisten makaltasuna. Esaterako, Giuseppe Gipali Don Carlorena egiten zuen tenorrak ahots polita, kantu egokia eta morbidoa azaldu arren, ez zuen bete spinto batek eduki behar duen potentzia eta zabaltasuna.

Era berean, Orlin Anastassofek ez zuen pareko kolorea azaldu erregistro desberdinetan, eta batzuetan arazoak izan zituen ahotsa tonuan kokatzeko. Aldiz, asko gustatu zitzaigun Daniella Barcellona mezzoa Eboliren rolean, Juan Jesus Rodriguez baritonoa eta Maria Jose Siri sopranoa, bakoitzak bere pertsonaian oso ondo eramanez kantaldia eta adierazkortasuna. Beste horrenbeste esan dezakegu Mika Kares baxuaren abestaldi bikainari buruz. Bilboko Operaren Koroak eder abestu zuen bai kanpoko bai barruko agerraldietan goi maila adieraziz. Lan bikaina gauzatu zuen Massimo Zanettik, ia bost orduren buruan abeslariak eta oso fin jo zuen Bilbao Orkestra Sinfonikoa, biak, kontzertatuz. Bestalde, harritu egin gintuen Malandainek egin zuen koreografia. Ikuspuntu ironikoa eta ludikoa erakutsiz garaiko dantzarekiko, eta lau bikote dantzariek horretarako agertu zuten dotoreziarekin. Giancarlo del Monacoren eszena ikusgarria, polita eta sinkretikoa izan da. Hots, hasierako eta bukaerako ekitaldietan eszena minimalak egin ditu, tartekoetan klasiko eszenetara mugatuz, baina modu ederrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.