Berreginen museoan bisita gidatua gaur

2018ko ekainaren 21a
00:00
Entzun
Artearen historian, asko izan dira LGTBI kolektiboko artistak. Garai bateko artistek aldarrikapenak egin zituzten koadro baten konposizioan edo pertsonaia baten jarreretan bertan, eta gaur egun horien irakurketa egiteko joera areagotzen ari da. Joan den urtean, esaterako, Madrilgo Prado eta Thyssen-Bornemisza museoek erakusketa bana jarri zuten euren bildumetan LGTBI kolektiboko artistak edo koadroak erakusteko. Bisita gidatuak ere egin zituzten erakusketa horietatik zehar. Aurten lehenbiziko aldiz iritsiko da halako egitasmo bat Bilbora, Berreginen museora, hain zuzen. Eskultura klasikoen erreplikak dauzkate bertan, eta horien artetik bisita gidatu bat egingo dute gaur arratsaldean. 18:00etan egingo da bisita hori, eta, bertan, LGTBI kolektiboaren ikuspegitik interpretatuko dituzte museoan dauzkaten artelanak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.