Koronabirusa. ANALISIA

Ulertzearen garrantzia

Maite Asensio Lozano -

2020ko urriak 28

Komunikazio ona, gardentasuna, zera da: erabakiak zergatik hartzen diren esplikatzea». Txetxu Ausin filosofoak igandean kazeta honetan esandako hitzek zentzu berezia hartu zuten herenegun iluntzean, Eusko Jaurlaritzak neurri murriztaileak iragarri osteko nahastearen erdian. Udalerriak ixteko aginduarekin batera emandako xehetasun eta argudio apurrek zalantza eta kasuistika olde bat eragin dute, baita administrazioaren barruan ere. Eta oihartzun horien gainetik, galdera ozen bat: zer helburu dute neurriok? Balioko ote dute?

Epidemiologoak azaltzen ari direnez, mugikortasuna ezinbestekoa da gaitz infekziosoak hedatzeko; udan mugikortasuna handitzeak kutsatzeak areagotzea ekarri zuen bezala, orain mugikortasuna mugatzeak ekarri behar luke kutsatze kateak etetea. Azken asteetako esperientzien arabera, udalerriak ixtea eraginkorra izan da birusa gune horietatik ez ateratzeko eta positibo bakoitzeko kutsatze kopurua txikitzeko. Besterik da oraingoan neurri hori eraginkorra izango al den udalerri guztietan ezarrita, salbuespenetarako hain aterki handia jarri denean, lanarekin lotutako mugikortasuna auzitan jarri gabe administrazioan telelana ezartzeaz ez dira mintzatu erakundeak, adibidez eta neurriak betetzen direla kontrolatzea hain zaila izanda.

Antzeko itaunak izan ziren joan den astean ere, etxeratze aginduaren harira: zertarako balio du? Zer jarduera mugatu nahi dute? Pentsatzekoa da kale edanaren edo gaueko festa pribatuekin kezkatuta daudela gobernuak gauez alkohola saltzea ere debekatu baitu Jaurlaritzak, baina ulertzen zaila da arazo horiez argi ez mintzatzea, eta, adibidez, etxeratze agindua ezarri aurretik bestelako komunikazio kanpainarik ez egitea. Ulertzen zaila da, era berean, azalpen teknikoak eskuragarriago egotea sare sozialetako harietan norbanakoen ekimenez, gobernuek informazioa emateko eskura dituzten baliabideetan baino.

Eta pandemia batean, ezinbestekoa da herritarrek jakitea zergatik egin behar dituzten ahalegin horiek, neurriak ulertzea, babestu eta barneratu ditzaten; gaitzari aurre egiteko askatasun indibidualak murriztu behar diren honetan, gizartean heldutasun eta erantzukidetasuneko jokabideak zabaltzeko. Aldiz, datu, azalpen eta argudio argirik gabe debekuak eta aginduak lehenesteak arazoak ekar ditzake luze gabe: nahastea, nekea, desafekzioa, arduragabekeria... Pandemiari oraindik hilabeteak gutxienez geratzen zaizkion honetan. Komunikazioari garrantzi nahikorik ez ematea osasun publikoko arazo bihur daiteke.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Bezeroak Baionako Orbe karrikako erakusleiho bati begira, atzo. ©BOB EMDE

Dendak zabalik, eta gainezka

Oihana Teyseyre Koskarat

Hilabetez hetsirik egon ondoan, dendak ireki dituzte berriz Iparraldean. Gelditurik jarraitzen duten sektoreek protesta egin dute

 ©JAIZKI FONTANEDA / @FOKU

Parlamentuak, 'ahogeldo'

Lander Muñagorri Garmendia

Nafarroako Parlamentuan eta Eusko Legebiltzarrean ostegunean egin zituzten osoko bilkuretan euskara zenbat erabili zen neurtu du BERRIAk. Bi ganberen artean, hitz egindako hamar minututik bitan baino ez ziren aritu euskaraz.

Birusa atzemateko antigeno testak, Zarauzko (Gipuzkoa) osasun etxean. ©Gorka Rubio / Foku

580 positibo atzeman dituzte Hegoaldean, urriaren 5etik erregistratutako gutxien

Berria

Osakidetzaren eta Osasunbidearen artean 10.637 proba egin zituzten atzo.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna