«Agertokirik okerrena» Kaliningraderako

2022ko uztailaren 5a
00:00
Entzun
Dmitri Peskov Kremlinen bozeramaileak atzo adierazi zuen Errusiako Gobernua «agertokirik okerrenerako» prestatzen ari dela Kaliningraden kasuan, eta dagoeneko «zenbait agertoki» prestatu dituela blokeoak bere horretan irauten badu.
Errusiak Polonia eta Lituania artean duen lurraldea da Kaliningrad —500.000 biztanle ditu—, eta Vilniusek iragan ekainaren 18an erabaki zuen eremu horretako salgaien pasabidea blokeatzea, zigor ekonomiko gisa.
Horrek bi herrialdeen arteko krisi politiko bat eragin du, Moskuren ustetan, Lituaniaren erabakia «legez kanpokoa» eta «nazioarteko zuzenbidearen aurkakoa» delako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.