Sexuaren araberako aldeak datuetan

2019ko irailaren 29a
00:00
Entzun
45 urte baino gehiago dituzten langabeen errealitatea datu ezberdinetan geratzen da agerian. INEk, alde batetik, eta Eustaten eta Nafarroako Estatistika Institutuaren zenbakiek, bestetik, bilakaera hori egon badagoela diote. Nahiz eta ehunekoetan eta balio absolutuetan aldeak egon. Alegia, estatistikak egiterakoan erabiltzen dituzten metodologietan datu ezberdinak agertzen badira ere, langabeak zahartzen ari diren joera hori berresten dute iturri guztiek.

Sexuaren araberako aldeekin, ordea, iturri horiek ez dute bat egiten. INEren datuen arabera, Hego Euskal Herriko 45 urtetik gorako langabeen %59,7 gizonezkoak ziren 2019ko bigarren seihilekoan. Gainerako %40,2ak, berriz, emakumezkoak. Eustaten arabera, ordea, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako langabe helduen %44,7 ziren gizonezkoak 2018an, eta gainerako %55,2 emakumeak. Nafarroako Estatistika Institutuaren datuek ildo beretik zihoazen 2018. urteari dagokionez: %59,6 emakumeak, eta %40,3 gizonezkoak.

Elkarrizketatuek Eustaten datuak aipatuta sexu arrakala zegoela aipatu dute, baina INEren datuek hori azaltzen ez zutenez, erreportaje honetan ez dira kontuan hartu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.