Euskara ikastearen doakotasuna eta klase arteko tartea

Alfonso Rios eta Santi Martinez
2019ko urtarrilaren 23a
00:00
Entzun
Euskara eta gazteleraren elkarbizitza, gure gizartean zaindu behar dugun balioa da. Gure herri, auzo eta hirietan bietako hizkuntza baten presentzia ukatu nahi duenak zentzugabekerian dabil. Arrazoi horrengatik, botere publikoen erantzukizuna da elkarbizitza hori bermatzea eta komunitate linguistikoen artean sentiberatasunik ez sortzea.

Zerbitzu publikoetako herritarrentzako zerbitzuak eskatzen den zerbitzua bi hizkuntzatan jasotzeko aukera bermatu behar du. Euskara edo gaztelera, horri ez dagokion gai moduan ezartzeko asmoaren aurrean, adostasun eta elkarulertze klima sortzea beharrezkoa da.

Gure lan merkatuaren ikuspuntutik, gaur egun, esan dezakegu euskara enplegagarritasun faktore dela. Tradizionalki, administrazio publikoan hala izan da, baina baita ere enpresa pribatuan, beharrezko bihurtu baita hainbat lanpostuetan: esate baterako, jendaurreko arretan.

Gaur egun, ahozko euskara menperatzen dutenen kopurua gorako progresioan doa (%33,9). Gainera, euskara hiztun pasibo diren horien kopurua handia da, hau da, euskaraz egindako elkarrizketa bat ulertzen dutela esaten duten pertsonak. Guztira, Euskadiko biztanleriaren erdiak badu euskararen inguruko nolabaiteko ezagutzarik; euskara hiztun pasiboek, beraz, pertsona nitxo zabala eratzen dute, eta euskararen erabilera zabaltze lanean horiengan ere eragin behar da, ezagutza dutelarik erabileran hasteko motibazio berezia izan dezaketelako. Horretarako, prestakuntza epe bat beharko dute; kasuan-kasuan, luze edo motzagoa.

Baina Lanbidek eskaini dituen datuek erakusten dute euskararen ezagutzak, klase tartea esaten diogun horri eragiten diola: hau da, enplegurako sarbidean dauden aukera desberdintasunak. Datu horien arabera, langabetuen %90ek ez du euskara menperatzen; beraz, herritar guztientzako sarbidea erraztea premiazkoa da.

Tarte hori gainditzeak Eusko Jaurlaritzak egin beharreko inbertsio ekonomikoa justifikatzen du. Denbora asko da erakunde, alderdi eta mugimendu euskaltzaletik doako prestakuntza egiteko aukeraren ideiaren inguruan ari direla. Eusko Jaurlaritzan dagoeneko lege bat bideratzen ari dira zentzu horretan.

Euskara enplegagarritasun faktore moduan hartuta, pertsona batzuek diskriminazioa jasaten dute, ezin baitute euren ezagutza ziurtatu. Euskaltegietako matrikulazioen prezioak merkatzea beharrezkoa da. Doakotasunerantz pausoak ematea posible da ikasturteko 72,36 euroko gehieneko prezioa ezarrita (Hizkuntza Eskola Ofizialetako prezioa), ikasturtearen aprobetxamendu egokia eginda ere berreskuratu daitekeena.

Eredu hau C1 maila arte planteatzen dugu, administrazio publikoetako milaka lanpostuetan ziurtatu behar den maila izanda horren beharra justifikatzen dugu. Onartzeko modukoa dela uste dugu, hainbat maila dagoeneko hezkuntza arautuan ziurtatzen baitira; beraz, neurri horren eragin ekonomikoa era esanguratsuan murrizten da. Baina oztopo bakarra ez dago matrikularen zenbateko ekonomikoan, baizik eta euskara ikasteko urteetan eman beharreko orduetan. Horregatik planteatzen dugu lan merkatu pribatuan, funts publikoko sistema lanaldi murriztu eta eszedentziekin, Administrazio publikoetan aplikatzen denaren antzekoa.

Euskadin bizi garenok, euskara enplegagarritasun faktore moduan ikusi beharko genuke, eta gurutzatzeko zubiak baditugula (ikasketarako laguntzak), eta ez salto egin beharreko hormak (gehiegizko eskakizuna profilen sisteman). Esanguratsua da, arlo honetan, euskara ezagutzen ez dutenek izan dezaketen pizgarria hori ikasten hasteko.

Elkarbizitza linguistikoa arriskuan egon daiteke euskara ezagutzen dutenek erabiltzen ez badute, baina arriskua handiagoa izango da ezagutzen ez dutenek hori ikasteko aurrera pausoa ematen ez badute. Euskaraldiaren esperientziak hala erakutsi digu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.