Noiz sortua: 2019-01-11 00:30:00

Betis 0-0 Reala

Ateak zabalik jarraitzen du

Golik gabe berdindu dute Betisek eta Realak, eta Anoetan erabakiko da kanporaketa. Sangalli hasieratik aritu da
Diego Llorente, baloia buruz aldaratzen, atzo, Sevillan.
Diego Llorente, baloia buruz aldaratzen, atzo, Sevillan. RAUL CARO / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Jon Ander De la Hoz -

2019ko urtarrilak 11

Epailea. Jaime Latre. Txartel horiak: Betiseko Mandiri; eta Realeko Zalduari, Zubeldiari eta Llorenteri. Bestelakoak. 26.273 ikusle Benito Villamarinen.

Donostian erabakiko da Reala ala Betis igaroko den Espainiako Kopako final-laurdenetara. Hutsean berdindu zuten atzo bi taldeek Sevillako (Espainia) Benito Villamarin zelaian, eta horrek erraztu egin ditu itzuliko neurketako kalkuluak; gol gehien egiten duenak egingo du aurrera datorren ostegunean.

Atzo saiatu bai, baina kamuts aritu ziren bi taldeak aurkariaren atearen aurrean, eta zakua hutsik zutela amaitu zuten partida. Aldaketa askorekin aurkeztu zen Reala Benito Villamarinen, eta Imanol Alguacilek entrenatutako taldea izan zen lehen aukera izan zuena. Iktusaren ondorioak gaindituta, 72 egunen ostean zelaira itzuli zen Luca Sangalli, eta hark egin zuen donostiarren lehen jaurtiketa. Espejismo hutsa izan zen; Realari kosta egin zitzaion Betisen atera gerturatzea lehendabiziko zatian, eta Sangalliren saiakeraren ostean etxekoak erasora egin zuten etenik gabe. Betis aise nagusitu zen atsedenaldira artean, eta Geronimo Rulliren jardun onak soilik ahalbidetu zuen Reala atsedenaldira golik jaso gabe iristea.

Betisen joko erasokorraren adibide izan zen 21. minutuan egin zuten jokaldia. Espainiarrek baloia sareetara bidali zuten, baina epaileak baliorik gabe utzi zuen jokaldia, Sanabria jokoz kanpo baitzegoen. Betisen minuturik onenak izan ziren, eta berriz ere atea zulatzetik gertu izan ziren. Joaquinek jaurtiketa ona egin zuen area kanpotik, eta langara bota zuen baloia. Sufritzen ari zen Reala.

Lehen zatia amaitu moduan hasi zen bigarrena. Arriskuko bi jokaldi egin zituen Betisek jarraian, eta txuri-urdinen atezainak saihestu zuen Reala atzetik jartzea. Rulliren geldiketak gako izan ziren atzoko norgehiagokan; urte berriari sasoiko ekin dio atezain argentinarrak.

Minutuek aurrera egin ahala, areagotu egin zen donostiarrek jokoan zuten pisua. Pixkanaka Betisen areara gerturatzen hasi zen, eta orekatu egin zen bi taldeen arteko dema. Betisek Reala estu hartzen segitu zuen hurrengo minutuetan ere, baina ez zen une oro txuri-urdinen atearen inguruan ari. Realak, berriz, Joelen ate aurrean zenbait aukera izan zituen, eta Juanmik, Oiartzabalek eta Bautistak gertu izan zuten gola azken minutuetan. Ez zuten lortu, ordea, eta hasi bezala amaitu zen partida. Kanporaketa gainditzeko atea zabalik du Realak.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 29an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan lau pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, 22 positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta bi gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.107 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.056 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

 ©BERRIA

Kulturgintza: eutsi ala hautsi

Iñigo Astiz

Koronabirusaren hedapenak ziurgabetasun handia eragin du aurrez ere prekaritateak gogor jotako sektore batean: kulturgintzan. Sorkuntza ere krisi honi aurre egiteko moduan dagoen jakiteko, lau sortzaile elkarteren zuzendaritzako kideak bildu ditu BERRIAk: Eneritz Artetxe (Ehaze), Garbiñe Ubeda (Euskal Idazleen Elkartea), Aitor Bengoetxea (Musika Bulegoa) eta Igor Elortza (Euskal Herriko Bertsozale Elkartea).

Aitor Esteban eta Salvador Illa, Kongresuan. / ©Ballesteros, EFE

Erkidegoek kudeatuko dute hirugarren fasea

Jon Ordoñez Garmendia

Alarma egoera luzatzeko akordioa egin dute Espainiako Gobernuak eta EAJk, eta horren truke Urkulluk eta Txibitek hartu, kendu, moldatu eta ezarriko dituzte alarma egoeratik ateratzeko neurriak hirugarren fasean Hego Euskal Herrian. ERCrekin ere egin du akordioa Madrilek.

Bertsolari baten silueta agertokiaren gainean. ©JON URBE/FOKU - IRUDIAREN MOLDAKETA: BERRIA

Arnasa nori eman eta nori ez

Aitor Biain

Kultur eragileek begi onez hartu dituzte itxialdiak eragindako kalteei aurre egiteko erakundeek bideratutako laguntzak. Jasotzeko baldintzek eta adjudikazio prozedurak kezka eragin dute, ordea.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna