Noiz sortua: 2018-12-06 00:30:00

Girona 2-1 Alaves

Kontrako eztarritik

Alaves Kopatik kanpo gelditu da Gironan. 0-1 aurreratu da, baina ezin izan dio eutsi kataluniarren amaierako erauntsiari
Maripan, Porturekin lehian, atzo, Montilivin.
Maripan, Porturekin lehian, atzo, Montilivin. ROBIN TOWNSEND / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Eñaut Agirrebengoa -

2018ko abenduak 6

Golak. 0-1: Pedro Alcalak bere atean (66. min.). 1-1: Alex Granellek (74. min.). 2-1: Portuk (78. min.). Epailea. Mateu Lahoz. Txartel horiak: Gironako Juanperi eta Borja Garciari; eta Alaveseko Dieguezi, Guidettiri eta Adrian Marini. Bestelakoak. 9.290 ikusle Montilivin.

Espainiako Kopari neurria hartua zion Alavesek azkenaldian. Txapeldunorde izan zen orain dela bi sasoi, eta aurrekoan oso gutxigatik ez zen sartu finalerdietan. Bada, kontrako eztarritik joan zaio oraingoan, ezin izan baititu final-amaseirenak gainditu. Atzo jokatu zuen itzulikoa, Montilivin, eta, 70 minutuz lehia distiratsua jokatu arren, kanporatu egin zuen Gironak. Azken txanpara final-zortzirenetatik gertu zirela iritsi ziren arabarrak, baina gauzak zeharo okertu zitzaizkien bukaeran: erregaia agortu zitzaien, eta Eusebiok bete-betean asmatu zuen aldaketekin. Bost minutuan bi gol sartu zituzten etxekoek, eta, saiatu arren, gasteiztarrek ezin izan zuten luzapena behartu.

Abelardok goitik behera aldatu zuen hamaikakoa. Hasteko, 4-4-2ko marrazkia berrezarri zuen. Eta, ohiko sisteman, pieza berri ugari txertatu zituen: atepean Sivera aritu zen; defentsako laukotea Vigarayk, Maripanek, Dieguezek eta Marinek osatu zuten; haien aurretik Torres eta Brasanacek jardun zuten; hegalak Burgui eta Sobrinorentzat izan ziren; eta golak sartzeko ardura Guidetti eta Bastonena izan zen.

Iraultzak ez zion kalterik eragin Alavesi, joko aldetik, bederen. Ia hasieratik izan zuen kontrola, eta etengabe bilatu zuen Iraizozen atea. Beste erremediorik ez zuen, Mendizorrotzan bina berdindu ostean. Normalean, nahiago izaten du jokoaren ekimena aurkariari utzi. Atzo, ordea, eroso aritu zen aginte makilarekin. Baloia erraz atera zuen atzetik, eta erraztasun berarekin iritsi zen Gironaren areara. Presio ahula egin zuen Kataluniako taldeak, eta lerro artean hutsune asko utzi. Horiek ondo baliatu zituzten Burguik eta, batik bat, Sobrinok.

Gauza bakarra falta izan zitzaion Alavesi: zelaiko nagusitasuna markagailuan islatzea. Ondo harilkatu zituen jokaldiak; aitzitik, ez zuen ez zorterik ez zehaztasun nahikorik izan azken metroetan. Lehen zatian, aukera garbiak izan zituzten Burguik eta Bastonek, baina ez ziren gai izan Iraizoz gainditzeko.

Azken minutu eroak

Atsedenetik bueltan, golaren peskizan jarraitu zuen Alavesek, eta 61. minutuan jaso zuen merezitako saria, kontraeraso baten osteko jokaldi dotorean. Arabarrek maisuki atera zuten baloia area ingurutik, eta gero, Guidettik bakar bakarrik utzi zuen Baston atezainaren aurrean, pase ikusgarri batekin. Aurrelariak baloia Iraizozen gainetik loratu, eta Alcalak bere atean sartu zuen. Golak jota utzi zuen Girona, eta Alavesek aukera onak izan zituen bigarrena egiteko. Barkatu egin zuen, ordea, eta azkenean, garesti ordaindu.

70. minutuan Roberts eta Borja Garcia zelairatu zituen Eusebiok, eta aldaketek hauspotuta, kanporaketa beren alde jartzea lortu zuten kataluniarrek. 73. minutuan banakoa egin zuen Granellek, faltaz, eta bost minutu geroago bigarrena sartu Portuk, Roberts eta Valeryren arteko jokaldi on baten ostean. Hori horrela, azken txanpak denetarik izan zuen. Siverak bi geldiketa erabakigarri egin zituen, Robertsek min hartu zuen kanporaketa itxi zezakeen kontraeraso bat gidatzean, eta Burguik bi saiakera arriskutsu egin zituen. Alabaina, markagailua ez zen gehiago mugitu.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 25ean eguneratua, 20:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan zazpi pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, zortzi positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta hiru gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 28.496 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.020 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Ikasle bat ikasgelan, Donostiako Axular Lizeoan. ©Gorka Rubio / Foku

Eskola «gutxitan» itzuli dira ikasgelara, sindikatuen arabera

Berria

ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuen arabera, ikastetxe «gutxi» izan dira gaur ateak ireki dituztenak. Sindikatuek protesta egin dute Gasteizko Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aitzinean.

Ikasgelara itzulera

Abian da itxialdiaren bigarren arindua

Berria

Konfinamendua samurtzeko neurriak ugaritu direla agerikoa izan da gaur; hondartzetan, makrodendetan, ostatuetan eta eskoletan aldaketa eguna izan da. Sindikatuek ohartarazi dute arretaz aztertuko dutela ea ikasleak eta irakasleak segurtasunez itzultzen ari diren eskolara, eta hala ez bada mobilizazioak egingo dituztela nabarmendu dute.

 

Arrrigunagako hondartza, Bizkaian. ©Marisol Ramirez / FOKU

Paisaia aldatzen (eguneko laburpena)

Pello Urzelai

Hildakorik gabeko egun baten ondoren, berriz zenbatu dira hildakoak, baina gorabeherak daude Nafarroako datuekin.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna