Vila-real 4-1 Alaves

Etxetik kanpo, uso

Bigarren zati ona jokatu arren, Alavesek galdu egin du Vila- realen. Erasoan dituzten jokalarien abiadura baliatu dute etxekoek

Alberto Moreno Vila-realekoa eta Manu Garcia Alavesekoa lehian, atzoko norgehiagokan. DOMENECH CASTELLO / EFE.
ainara arratibel gascon
2019ko urriaren 26a
00:00
Entzun
Golak. 1-0: Ekambi (12. min). 1-1: Lucasek (53. min). 2-1: Ekambik (65. min). 3-1: Gerard Morenok (84. min.). 4-1: Ontiverosek (91. min). Epailea. Iglesias Villanueva. Txartel horiak: Vila-realeko Mariori eta Pauri; eta Alaveseko Joseluri, Magallani Bestelakoak. 16.009 ikusle ikusle Zeramikaren estadioan.

Ez zuen aurreko partidetan bezain itxura kaskarra eman. Alderantziz, bigarren zatian ondo aritu zen. Baina ez zen nahikoa izan irabazteko. Alavesek hiru puntuak lortu ezinik segitzen du etxetik urrun, eta atzokoan ere esku hutsik itzuli zen Gasteizera. 4-1 galdu zuen Vila-Realen zelaian. Etxekoak nagusi izan ziren, zelai erditik aurrera dituen jokalarien kalitatea eta abiadura baliatuz. Merezi baino gehiago zigortu zuten Alaves.

Bi zati oso ezberdin jokatu zituen Asier Garitanoren taldeak. Lehendabizikoan Vila-realen menpe egon zen. Etxekoek beste abiadura batean jokatu zuten arabarrekin alderatuz, eta egungo futbolean hori erabakigarria da. Hala, Cazorlaren pare bat abisuren ostean, Ekambik ez zuen barkatu. Anguissak, Iborrak, eta Gerard Morenok bikain egindako kontraeraso bat baliatu zuen (12. min).

Alavesek azken ordu laurdenean baino ezin izan zuen aurrera egin, eta gertu izan zuen banakoa korner batean. Magallanek buruz jo, eta gol arrastoan Lucas Perez ez zen gutxigatik iritsi. Bigarren zatia asko hobeto hasi zute arabarrek, eta hortik iritsi zen Lucasek txilenaz sartutako gol ikusgarria, 53. minituan. Arabarren jokalari onena izaten ari zen, eta merezi zuen saria. Hurrengo jokaldianpartidari buelta ematear egon zen Duarte. Baina area ertzetik egindakojaurtiketa kanpora joan zen.

Alavesen minuturik onenak izan ziren, baina ez zuten saririk izan. Vila-reali, ordea, aurrean duen dinamita nahikoa izan zitzaion eta Ekambik eta Gerard Morenok 3-1 jarri zuten aurretik Vila-Real. Etxekoen festa Ontiverosek biribildu zuen falta jaurtiketa ikusgarri batekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.