Granada 2-0 Osasuna

Karta bat gutxiago du orain

Osasunak atzerapausoa eman du Granadaren zelaian, hauskorregi aritu eta punturik gabe geldituta. Kornerretan jaso ditu golak, lehen zatian. Hamabi lehia daramatza irabazi gabe
Granadako jokalariak, Luis Suarezek sartutako gola ospatzen, partidako lehena, atzo, Los Carmenesen. Facundo Roncaglia ageri da burumakur.
Granadako jokalariak, Luis Suarezek sartutako gola ospatzen, partidako lehena, atzo, Los Carmenesen. Facundo Roncaglia ageri da burumakur. M. A. MOLINA / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Eñaut Agirrebengoa -

2021eko urtarrilak 13

Golak. 1-0: Luis Suarezek (22. min). 2-0: Herrerak, bere atean (46. min). Epailea. Gonzalez Fuertes. Txartel horiak: Granadako Domingos Duarteri; eta Osasunako Oierri, Ruben Garciari, David Garciari eta Gallegori.

Osasunari brastakoan eten zitzaion atzo azkenaldiko garapena, Granadaren zelaian galduta. Puntuak aleka bildu zituen azken lau jardunaldietan; atzo, berriz, esku hutsik gelditu zen. Laugarren jardunaldiko atzeratutako partida zen, mahukan gordetako karta baten antzekoa, alegia, eta gorritxoek alferrik galdu zuten. Hori horrela, hiru puntura gelditu zaie salbazioa.

Nafarroako taldea defentsako hobekuntzari esker ari zen suspertzen. Kapaza izan zen Anoetan Realaren erasoko emaria idortzeko, eta Real Madrilen kontra, hutsean utzi zuen atea hamaika partidaren ostean. Oinarria sendotuta, partidaz partida hazten ari zen gorritxoen konfiantza, eta garaipen preziatuak gertuago zirudien. Alabaina, atzo pitzadura berri bat sortu zitzaien zimenduetan, eta Granadak erraz eraitsi zituen. Bi korner aski izan ziren Diego Martinezen taldea atsedenera 2-0eko markagailuarekin irits zedin.

Erabakigarria izan zen Calleri, eta ez onerako preseski. Azken lehietan amesgaiztoa izan da aurkarien atzelarientzat; atzo, ordea, bere taldekideei sortu zizkien buruhausteak, defentsan bere alea jartzen saiatzean. Neurketak hasiera lehiatua eta nahasia izan zuen, eta aurrelari argentinarrak egindako huts batek sortu zuen desoreka, 22. minutuan. Gaizki urrundu zuen baloia Granadaren korner batean, eta Luis Suarezi iritsi zitzaion bigarren zutoinean. Kolonbiarra harrapakari petoa da, eta, behartuta bada ere, ezkerrez jaurtiketa zehatza egin zuen. Herrerak ezin izan zuen ezer egin. Hortik oso gutxira, baina, geldiketa erabakigarria egin zion Machisi. Venezuelarra bakar-bakarrik gelditu zen ate aurrean, baina haren errematea hankarekin ezereztu zuen Herrerak.

Osasuna erreakzionatzen hasi zen apurka, eta 33. minutuan abisu serioa egin zuen. Lau gorritxo gelditu ziren Granadako bi atzelariren kontra, baina mugimenduak ez ziren onak izan; eta jokaldia gelditu ostean, zartakoa gora joan zitzaion Moncayolari. Emaitzari eustearekin aski zuten etxekoek, eta halako batean, 2-0ekoa egin zuten, lehen zatiko luzapenean. Berriz ere korner batean jaso zuen gola Osasunak, eta berriz ere Calleriren huts baten ondorioz. Haren keinuak ezustean harrapatu zuen Herrera, eta Machisen erdiraketa inork errematatu gabe joan zen sareetara.

Nafarrek ez zuten amore eman, eta grinatsu ekin zioten bigarren zatiari. Jarrera onak, baina, ez zituen lagun izan sormena eta argitasuna, eta izan ziren geldialdi ugariek ere ez zituzten Jagoba Arrasaterenak batere lagundu. Hori horrela, burumakur eta kezkatuta bukatu zuten norgehiagoka. Ezin da bestela izan, dagoeneko hamabi neurketa baitaramatzate irabazi gabe. Orain, gainera, karta bat gutxiago dute putzutik atera ahal izateko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Athleticeko jokalariak garaipena ospatzen. / ©Pablo Garcia, EFE

Perfekzioaren mugan

Aitor Manterola

Athleticek futbol talde batek hartzen dituen arlo guztietan sekulako maila emanez lortu du titulua. 

Athleticeko jokalariak, De Marcosen gola ospatzen. / ©Jose Manuel Vidal, EFE

Athletic txapeldun

Ainara Arratibel Gascon

Bitan berdindu du eta luzapenean lortu du garaipenaren gola. Griezmannek sartu ditu kataluniarren bi golak. Lehenengoa De Marcosek berdindu du berehala, eta bigarrena Villalibrek, arauzko denbora amaitzear zela. Luzapenean Williamsek sekulako gola sartu du, eta Messiri txartel gorria atera dio epaileak partida amaitzear zela. "Txapeldunak" kantatu eta pozik agertu dira zuri-gorriak  partida amaitu ondoren. Ainara Arratibel BERRIAko kazetariak minutuz minutu eman du Athleticen garaipenaren berri.

Vencedor, Bartzelonako jokalarien artean. /

Finala, iruditan

Berria

Lehen argazkitik azkenekora 120 minutuko partida bat dago, Griezmannen bi gol kontran, De Marcosen berehalako gol bat eta Villalibreren beste bat ozta-ozta. Williamsen ibilbideko golik garrantzitsuena, eta Messik Bartzelonan ikusi duen lehen txartel gorria.

K2ren tontorrera neguan igo den espedizio nepaldarreko kideak, iazko abenduan hartutako irudi batean. ©SEVEN SUMMIT TREKS

K2: falta zen mugarria

Ainara Arratibel Gascon - Iñaki Petxarroman

Hirugarren kanpalekutik irten eta tontorrera heldu dira hamar mendizale nepaldar: lehen aldia da inor neguan igotzen dela. Oxigenoa erabili dute, eta elkarrekin iritsi dira gora

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.