Gernika 60-61 Clarinos

Ezin lana biribildu

Gernikak galdu egin du Clarinosen aurka, baina Eurokopako final-zortzirenetarako sailkatu da. Ez du multzo buru bezala amaitu

Gernikako eta Clarinoseko jokalariak lehian atzoko partidan. GERNIKA.
ainara arratibel gascon
2021eko urtarrilaren 23a
00:00
Entzun
Lointek Gernika Bizkaia Eurokopako final-zortzirenetan izango da, nahizeta atzo 60-61 galdu zuen Clarinosen kontra. Aurreko bi partidetan egindako lan onak eman zion sailkapena Mario Lopezen taldeari. Atzokoan, ordea, ez zuen partida ona jokatu. Aurretik egon bai, baina ezin partida hautsi, ezta jokoari jarraipena eman. Aurkariek beren jokatzeko era motela eta nahasia ezarri zuten, eta hor egon zen gakoa. Baina martxoan Europan lehiatzen jarraituko du Gernikak, eta hori balentria handia. Orduan kanporaketa batera jokatuko da sailkapena, eta baita ere burbuila moduan.

Lehen bi laurdenetan gorabeheratsu agertu zen, eta ez zion jokoari jarraipena eman. Lehen laurdenean bederatzi punturen errenta izan zuen, Baina azken txanpan kamuts aritu zen erasoan, eta azkenean 17-10 amaitu zen lehen laurden hori. Grisak izan ziren lehen 10 minutuak, eta une batzuetan bi taldeetako jokalariei nekea antzeman zitzaien, aurreko partidetan egindako ahaleginaren ondorioz.

Bide beretik joan zen bigarren laurdena. Partida moteltzen eta nahasten ahalegindu zen Espainiako taldea. Baina Gernikak ezin zuen burua galdu. Ondo eusten jakin zuen, eta berriro ere zazpi-zortzi puntuko errenta lortu zuen. Baina Tenerifek zonakako defentsa jarri zuen. Bjorklund baino ez zen izan kanpotik asmatu zuena, eta pixkanaka errenta galtzen joan zen talde bizkaitarra. Hala, atsedenaldian ia berdinduta zegoen neurketa: 28-27. Ez zegoen gustura Mario Lopez, lehen zatia ez baitzen ona izan. Akats asko bi taldeen aldetik, batez ere erasoan.

Berriro hutsetik hasi behar zuen Gernikak. Hirugarren laurdena bide beretik hasi zen. Baina presa izan behar zuena Clarinos zen, derrigorrez garaipena behar baitzuen. Haserre segitzen zuen Mario Lopez, eta kirolez kontrako bat ere adierazi zioten. Une horretan barrutik bilatu zuen konponbidea Gernikak. Lok eta Ginzok eman zizkion puntuak.

Laurden horren erdian partida berdinduta zegoen: 34-34, baita aurretik jarri: 35-36. Lanerako atorra jarri, eta burua hotz izateko unea zen, berez Gernikak zuen nagusitasuna kantxan erakusteko.Baina partida ez zen asko aldatu. Gernikak ezin zuenaldea lortu, eta lortzen zuenean Clarinosek erantzun egiten zuen.Aurretik iritsi zen azken laurdenera Espainiako talde: 44-43. Akatsez betetatakoa izan zen haren hasiera, eskasa. Pare bat erasotan asmatzen zuenak asko izan zezakeen irabazita, eta zorionez Gernikak lortu zuen, bost puntuerreskadan sartuz. Ondo behartu zituen gainera faltak, eta luze jokatu zituen sistemak. Baina hala ere, espainiarrek ez zuten etsi, eta azken unean irabazi zuten.

Baskoniaren porrota

Baskoniak ere galdu egin zuen atzo, Euroligako partida Alba Berlinen kontra: 77-84. Ez zuen lehia ona jokatu Ivanovicen taldeak, eta hiru porrot segidan kateatuta ez du zortzi onenen artean sartzea lortzen.

Gaur ligako partidak izango dira. Retabet Bilbo Basketek, esnatu beharra dauka.Zaragoza izango du kontrario Miribilllan (20:45). Araskiren aurkako derbian lortutako garaipenak hauspotuta jokatuko du IDK Euskotrenek(18:00).Gaskan, Quesos El Pastor azken sailkatuaren kontra neurtuko ditu indarrak. Bestalde, GBCk kontratua berritu dio Mike Carlsoni .
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.