Albistea entzun

Petti eta Etxeko Uzta. 'Hotzikarak'

Ongi etorri, Petti

Diskoetxea: Elkar.

Andoni Tolosa -

2016ko maiatzak 1

Ez idatzizko lege batek dio, kantari bat ez dela heldutasunera iristen pianoaren laguntza soilarekin kanturen bat grabatzen ez duen bitartean. Hori horrela bada, Petti heldu da, eta kasualitatea, aspaldi zor zigun disko rockeroaren baitan gertatu da.

Lurralde topikoak dirudite; pianoa, ahotsa, baladak, beti izan dira errazkerietarako esparru egokiak. Baina, Pettik aurre egiten dio erronkari, espanturik gabe, baina formatua lehertu gabe, oso gutxik lortzen duten oreka arriskutsuan. Eta kantu bakarrean agertzen zaizkigu, nabarmen, Berakoaren heldutasunaren aztarnak. Azken Aetzaren balada, izenak dioen bezala, balada baita, pianoa baitu, baina, era berean, mingotsa, mamuz betea eta haserrez jantzia datorkigu. Hitzen bortizkeria sotil eta ilunak behar duen jantzi melodikoa.

Hala eta guztiz ere, heldutasun aztarna gehiago dago Hotzikarak honetan. Besteak beste, hainbat kantutan, kasualitatea hori ere, rockeroenetako batzuetan, melodiek hartzen dituzten bide ustekabekoak, leloetan nola hartzen duten arnasa, adibidez. Bi Bide, Ez barkatzen edo Sekula ez erortzea kantu indartsuak horren adibide.

Ez dira falta diskoan, jakina, blues-rock lisergikoak, Pettiren espezialitateetako bat: Ez barkatzen, Ni Naiz eta Argiak errepidean, eta gainera gospel katxondo bat; Beti aitzinera, diskoari izena ematen dion Hotzikarak instrumentala, country-blues akustikoa. Eta, azkenerako, diskoko piezarik ederrenetako bat, pop ilunez betetako Amaiera, poliki-poliki haziz doana, bukaera aldeko garapen instrumental luzea, zure barruen jabe egiten den arte.

Jakin bagenekien Etxeko Uzta dela, edo garai batean izan zela Euskal Herriko rock talderik sendo eta indartsuenetakoa. Rocka egiteko makina ezin hobea osatzen zuten/dute; Igor Telletxeak baterian, Fernan Irazokiri txanda hartuz, Iñigo Telletxeak baxuan eta Joseba Irazokik gitarretan. Beraz, pozik jaso genuen Pettik haiekin, 14 urteren buruan, berriro diskoa grabatuko zuelako berria. Sekula ez du merezi hainbeste itxaroteak, baina sufrikarioa txikiagoa da emaitza ona denean. Ziurrenik talde hau da ekosistemarik egokiena Pettirentzat, haren kantuek aurrera egin dezaten bederen. Lasaitik ekaitzera, melodiatik zaratara, xuxurlatik garrasira, poliki-poliki, baina etengabe aurrera egiten duen tren baten moduko taldea osatzen du laukoteak. Kantuari bultzaka bidea egin dezan, eta, bien bitartean, haz dadin entzulearen erraietan. Eta hori diskoan, zuzenekoetan... UFAAA!

Disko honek, agian gehiegi esatea da, baina urte batzuetako noraez moduko bat ixten duela iruditu zaigu, berriro bat egin dutela kantu sorta berean Pettiren bi lurralde horiek: folka eta rocka. Ikusteko daude hemendik aurrerako urratsak. Baina badakizu, kantuak dioen bezala: «eta itzultzen naiz zugana, ama, izan xuabe nirekin». Ongi etorri, Petti.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

 ©Joanes Etxebarria

Jean-Louis Davant: «Anitz egin da hitz berrien asmatzeko, baina zahar anitz galdu ditugu»

Joanes Etxebarria - Ipar Euskal Herriko Hitza

Liburu edo pastoraletan, historia landu du bereziki, olerkiekin batean. Idazlan luzeak gehiago ez egitea deliberatu du. Uste du aitzinatu dela euskararen alorrean, baina lan asko dela egiteko.

Aitor Mendiluze eta Amets Arzallus, atzo, elkarrekin kantuan, hamarreko txikiko ariketan. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Ez da ate ondoan geratu

Miren Mujika Telleria

Amets Arzallusek Bilbon irabazi ondoren, erabakita gelditu da finala. Harekin batera ariko dira Illarregi, Ibarzabal, Gaztelumendi, Colina, Mendiluze, Martin eta Lujanbio
<em>Titanic Rising</em> diskoan abiatutako bidean segitzen du Weyes Blood-ek disko berrian. ©BERRIA

Dirdira iluntasunean

Mikel Lizarralde

Folkaren eta pop barrokoaren artean mugitzen diren kantuen bitartez, Weyes Bloodek gaur egungo ajeetan arakatu du 'And In The Darkness, Hearts Aglow' diskoan.

Soinu txikia XIX. mendearen amaieran hedatu zen Euskal Herrian. ©BERRIA

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.