ERREAKZIOAK

2017ko urriaren 11
00:00
Entzun
«Epeka edo geroratuta deklaratu arren, independentzia deklarazio bat izaten jarraitzen du, eta kolpe bat demokraziari. PuigdemontekEuropan izan den nazionalismorik txarrena ordezkatzen du».

Ines Arrimadas Ciutadanseko burua

«Ezin da eten egin ez den deklarazio bat. Arazoa konpontzeko aukera bakarra bermedun hauteskundeak dira. Gutxiengo bat ezin da gehiengoaren gainetik inposatu».

Miquel Iceta PSCko burua

«Egungo egoerak ausardia eskatzen du, adostutako erreferendum bat egitea baimenduko duen elkarrizketa bat abiatzeko, bermeekin, urriaren 1ekoak izan ez dituenak. Deklarazioa etetea elkarrizketarako aukera bat da».

Luis Rabell CSQEPko presidentea

«Legalitatearen barruan abiatu behar da elkarrizketa. Zertaz negoziatu nahi duzue, ea nola desagerrarazten dugun subiranotasun nazionala? Ez da Kataluniaren independentzia negoziatzeko elkarrizketarik egingo. ».

Xavier García Albiol PPCko presidentea

«Gaur 78ko erregimenari amaiera emango liokeen errepublika katalan baten jaiotza aldarrikatzeko aukera galdu da. Independentziaren aldekoak gara, eskubideak berreskuratzeko eta erakunde demokratikoen aurkako erasoekin amaitzeko, baina ez da nahi genuen bezala iritsi».

Anna Gabriel CUPeko bozeramailea

«Mila esker Puigdemont, argi eta garbi elkarrizketaren eta bitartekaritzaren aldeko apustua egiteagatik. Orain Rajoy eta gainontzeko indar politikoak mugitu behar dira».

Ada Colau Bartzelonako alkatea

«Parlamentua da independentzia deklaratu behar duena. Espainiako Gobernuak egoera kudeatzeko aukera bat du, onartzea espero dugu».

Jordi Sanchez ANCko presidentea

«Negoziazio prozesu honek epe muga batzuk behar ditu, eta ziur gaude Puigdemontek horien berri emango digula. Herriak lasai egon behar du, beste pauso bat eman dugu autodeterminaziorantz».

Jordi Cuixart Omnium Culturaleko presidentea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.