Bizkaiko eguneko zentroetan, egoiliar ia denak itzuli dira

2020ko urriaren 16a
00:00
Entzun
Bizkaiko eguneko zentroetan dauden 1.500 erabiltzaileetatik 51 besterik ez da itzuli zentroak berriz zabaldu zituztenetik. Zerbitzuari uko egin diote koronabirusak eragindako beldurragatik, baina laguntza ekonomikoa jasotzen jarraitzen dutela azaldu zuen atzo Bizkaiko Ekintza Sozialeko diputatu Sergio Murillok Batzar Nagusietan. Eguneko zentroak %75eko edukierarekin zabaldu dituzte berriz ere bueltan, eta diputatuak esan du alde horretatik ez dela arazorik egon, 2.022 erabiltzailerentzako lekua baitute. Irailaz geroztik zentro guztiak zabalik daude, Gernika-Lumoko Torrezuri zentroa izan ezik, berrogeialdian baitaude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.