LAB: «Tamalgarria da Ezkerrak segregazioa betikotu nahi izatea»

LABeko kideak, atzo, Ezkerraren egoitzaren aurrean.
LABeko kideak, atzo, Ezkerraren egoitzaren aurrean. JAGOBA MANTEROLA / ARP

Ion Orzaiz

2017ko abenduak 7
LAB sindikatuak antolatuta, dozenaka lagun bildu ziren atzo Ezkerrak Iruñean duen egoitzaren aurrean, koalizio horrek hezkuntzako zerrenda bakarraren auzian duen jarrera salatzeko.

Lista bakarraren aurkako lege proposamena babestuta Ezkerra oposizioaren aldera lerratu dela adierazi zuen LABeko ordezkari Nora Salbotxek: «Abenduaren 21eko osoko bilkuran lege proposamen horren alde bozkatuko balu, aldaketaren indarren aurkako erasoa izanen litzateke hori». Izan ere, Salbotxek azpimarratu zuenenez, PSNk aurkeztutako proposamenak irakasle elebidunek pairatzen duten «anormaltasun administratiboa legez blindatzea» ekarriko du. «Estatu osoan ez dago langileak hizkuntza soslaien arabera banatzen dituen beste erkidegorik».

Ezkerrako Jose Miguel Nuinek, berriz, bi zerrenda bereizien aukera babestu du, eta protestak gutxietsi: «Aldaketa pluralaren aurrean deseroso sentitzen dira nazionalismoko zenbait sektore».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna