ESANDAKOAK

2019ko otsailaren 13a
00:00
Entzun
«Epaiketa honen perbertsioa da indarkeria erabiltzen dutenek indarkeria erabiltzea leporatzen digutela. Horren aurrean, Kataluniako herritarren erantzuna izan behar da konpromisoari are tinkoago eustea»

Elisenda Paluzie ANCko presidentea

«Epaiketak erakusten du oinarrizko eskubideak urratzen ari direla. Kalera jo behar dugu hori salatzeko: presoak epaitegitik ari dira hori egiten, eta guk kaletik egin behar dugu»

Marcel Mauri Omniumeko presidentea

«Gaur [atzo], mundua Kataluniara begira dagoela, Espainiako justizia aulkian esertzen da. Sentitzen dut zuen pairamena, baina zuek,preso eta erbesteratu politikook, izan zarete lortu duzuenok»

Juan Jose Ibarretxe Lehendakari ohia

«Beti esan dugu politikarako garaia zela, eta prozesu eskandalagarri hau hastean, uste dut politikarako garaia dela oraindik ere»

Itxaso Atutxa EAJren BBBren presidentea

«[Epaiketan akusatutakoak] Matxinatu egin ziren, guztiz ankerra den estatu eta legedi baten aurrean, elkarrizketarik nahi ez duen estatu baten aurrean».

Ainhoa Etxaide Ezker abertzaleko kidea

«Beti defendatu dugu arazo politiko baten soluziobidea elkarrizketa, negoziazioa eta akordioa direla, hau da, politika demokratikoaren bideak, eta inoiz ere ez judizializazioaren bidea»

Koldo Martinez Geroa Bairen bozeramailea

«Espainiako Estatuak azken urteotan herrion erabaki ahalmena mugatzeko erabaki ugari hartu ditu, lurralde ereduaren krisi betean. Kataluniaren auzian ere, Espainiako Estatua izan da indarkeriarekin erantzun zuena erreferendum baketsu baten aurrean, eta indarkeria politikoari eusten dio, orain, erreferendum hura posible egin zutenei zigor gogorrak eskatuz»

LAB

«Euskal herritarrok argi dugu ez dugula Kataluniaren moduko prozesurik nahi. EAJ ustezko gaizkile batzuk ari da zuritzen, haien proiektu politikoarekin bat egiten duelako, eta prozesu subiranistari keinuak egiten dizkiote»

Amaia Fernandez EAEko PPko idazkari nagusia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.