KRONOLOGIA

2018ko apirilaren 12a
00:00
Entzun
Hona hainbat data esanguratsu gaur Espainiako Kontuen Auztegian izango den epaiketa nondik datorren ulertzeko:

2013ko azaroaren 13a. Kazetarien aurrean azaldu ziren Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkin, adierazteko eten egin zutela Zubietako errauste planta egiteko aurreko legealdian hitzartu zen kontratua, eta akordio bat izenpetu zutela hura eraikitzekoak ziren enpresekin; kalte-ordainak hitzartu zituzten haiekin. Hain justu, 8,2 milioi ordaindu zizkion GHK-k adjudikazioa zuen enpresa taldeari (FCC, Altuna y Uria, Murias, Serbitzu eta AE&E Innova).

2017ko urtarrila. Donostiako auzitegi batek legez kanpokotzat jo zuen 2013an Bilduko buruzagiek onetsitako akordioa. San Markoko eta Debabarreneko mankomunitateek jarri zuten erabaki haren aurkako salaketa.

2017ko urria. GHKren batzarrean erabaki zuten, PSEko eta EAJko ordezkarien botoekin, auzitara eramatea Ainhoa Intxaurrandieta GHKren lehendakari ohia eta Iñaki Errazkin eta Ingurumen diputatu ohia. Kalte-ordainak ordaintzeko «bidegabeki desbideratutako» zenbatekoak itzularazi behar dituztela uste dute.

2018ko urtarrila. EAEko Auzitegi Nagusiak berretsi zuen legez kanpokoa zela planta egiteko kontratua ezeztatzea. Aurkako helegitea ipinita dago Auzitegi Gorenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.