SOSLAIA. Denis Itxaso

Espainiako Gobernuko ordezkari

JON URBE / FOKU.
jon olano
2020ko otsailaren 8a
00:00
Entzun
Espainiako Gobernuak Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol diputatua (Donostia, 1975) izendatuko du Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkari. Datorren asteartean egingo du izendapena ofizial, gobernu kontseiluaren bileran.

«Elkarbizitza eta memoria demokratikoa. Garapen ekonomikoa, babes soziala ta berdintasuna. Ingurumena zaindu. Kultura ta euskara bultzatu. Horiexek Espainiako gobernu progresistaren lehentasunak Euskadin. Eskerrik asko bihotzez @sanchezcastejon presidentea nigan konfidatzeagatik», idatzi du Itxasok berak sare sozialetan.

Itxaso Politika Zientzietan lizentziaduna da, eta hemeretzi urte daramatza kargu instituzionaletan, PSE-EEn. Zinegotzi izan da, batez ere; Pasaian bi urte egin zituen, eta Donostian, hamalau. Azken urteak Gipuzkoako Foru Aldundian egin ditu, ahaldun nagusiorde gisa. Jesus Loza ordezkatuko du karguan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.