Burtsetan ere gainbeherak ez du etenik

2020ko martxoaren 7a
00:00
Entzun
Wall Streetek bere bost egunik txarrenak izan zituen aurreko astean 2008tik, eta Ibexak, 2010etik; eta munduko burtsek ez dute lortu noranzkoa aldatzea asteon. Madrilek %3,5 galdu zuen atzo, eta asteko galera %4 izan da. Inbertitzaileek koronabirusaren ondorioen beldur segitu dute, eta Europako burtsetan orokorrak izan dira galerak. Alemanian eta Frantzian, Dax eta Euronext 100 indizeak, %3,3 eta %4 amildu ziren, hurrenez hurren. Japonian, Nikkeik %2,2 galdu zuen. Eta Dow Jones %2 inguru galtzen ari zen iluntzean. Hegazkin konpainien arazo larriek ez dute lagundu askorik; esaterako, Lufthansak iragarritakoa atzo: erdira jaitsiko du bere jarduera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.