Gasteizko FesTVal jaialdiak Netflix hartuko du lehen aldiz

Edu Lartzanguren.
2018ko uztailaren 11
00:00
Entzun
Hamar urte beteko ditu aurten Gasteizen telebistako produktuak erakusteko egiten denFesTVal jaialdiak. Irailaren 3tik 9ra egingo dute, eta, aurten lehen aldiz, Netflix plataformak hartuko du parte, atzo zabaldu zutenez. Ez dute esan zer produktu aurkeztuko dituen plataformak Gasteizen.

Streaming zerbitzu bat da Netflix, hau da, ikus-entzunezkoak kable edo Lurrezko Telebista Digitalaren bidez eman ordez, Interneten bitartez eskaintzen ditu. Bideoklub gisa hasi zen 1990eko hamarkadan, AEBetan, DVDak postaz zabaltzen, eta, 2011. urtean, filmak, dokumentalak eta telesailak ekoizteari ekin zion. Plataformaren produktuen artean daude Stranger Things telesaila eta Black Mirror saioaren hirugarren eta laugarren denboraldiak.

Jaia Mendizorrotzan

Euskal Herriko, Kataluniako eta Espainiako telebista kateak eta ekoizleak bildu ditu orain arte FesTVal jaialdiak. Bakoitzak bere produktuak erakusteko agertoki gisa erabili izan du. Jaialdiaren gala nagusia Principal antzokian egin dute orain arte, baina, aurtengoa, Mendizorrotza pabiloian egingo dute, irailaren 8an. Hainbat musika talde eta abeslari arituko dira; tartean, ETB1eko Go!azen telesaileko aktoreak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.