ERREFORMAK

2019ko irailaren 6a
00:00
Entzun
Sei erreforma handi egin dituzte Frantziako pentsio sisteman azken 25 urteetan:

1993, Balladur. Sektore pribatuan pentsioak inflazioaren arabera igotzea finkatu zuen, eta ez soldaten bilakaeraren arabera. Pentsioa osorik jasotzeko kotizatu beharreko urteak 37,5etik 40ra igo zituen, eta pentsioa kalkulatzeko epea, hamar urtetik 25era.

1995, Juppe. Sistema publikoan ere kotizazio epea luzatzen saiatu zen, baina amore eman zuen protestengatik.

1999, Jospin. Erreserba funtsa sortu zuen, baby-boom-eko garaietara prestatzeko.

2003, Fillon. Funtzionarioei ere luzatu zien kotizazio epea. Aukera eman zien lanean oso gazte hasitakoei lehenago erretiratzeko.

2007, Fillon. Kotizazio epea 41 urtera luzatu zuen, eta erregimen berezi batzuk erregimen orokorrarekin berdindu.

2010, Woerth. Erretiroaren adin ofiziala 60 urtetik 62ra luzatzeko prozesua hasi zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.