Errusiak Poloniako gasbidea moztu die EBko estatuei

2022ko maiatzaren 13a
00:00
Entzun
Errusiako Gazprom energia enpresak gas hornidura eten zien atzo EB Europako Batasuneko estatuei, Polonia zeharkatzen duen Yamal gasbideko jarioa etenda. Errusiak zigor ekonomikoak ezarri dizkio gasbidearen Poloniako tartea kudeatzen duen Europol GAZi, eta Europako beste 30 bat enpresa atzerritarri. Azpiegitura horrek Errusia eta Alemania lotzen ditu Bielorrusiatik eta Poloniatik. Aurrez, apirilaren amaieran, gas hornidura moztu zien Poloniari eta Bulgariari.

Bruselak atzo adierazi zuen aztertzen ari dela Moskuren erabakiak zein ondorio izango dituen EBren gas hornidudaren segurtasunerako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.