Gorka Erostarbe Leunda.
BI AHOTSETARA

Tiny Desk (eta III): nor bere suan

2022ko apirilaren 24a
00:00
Entzun
Aldez edo moldez, eta aldeak alde, musikaren unibertsoezagun edo komertzialeko figurak dira C. Tangana eta Vic Chesnutt. Aldez edo moldez jakin izan zutenak Tiny Desk-aren kontzeptua eurena egiten, eta musika kontzertu edo emanaldien erritualari gertutasun etxeko bat ematen, batak festa neoflamenko garaikide bizizale bat sortzeko, besteak gertukoenen abaraoan katarsi askatzaile intimobat exorzizatzeko. Zeren jarraian dator galdera: gauza izango al lirateke bata zein bestea gauzatzeko kulturaren espektakularizazioak hartutako molde hegemonikoari kasu eginez?

Nekez halako sinesgarritasunarekin.

Gisako adibideak, ordea, ugariak dira musikaren historian, Tiny Desk eta The Neighbors Dog telebista saioen oihartzun mediatiko eta ondorengo zabalkundearen beharrik gabe ere, musika ulertzeko modu etxekoi bezain unibertsal bat adieratzen dutenak. Hots, hain gauza soila dirudiena, eta egun hain konplexua bilakatu dena: gertukoenekin elkartu, eta musika sortzea, kantatzea...

Gaurkoxea dut azken adibide polita: auskalo zer barne bulkadak bideratuta jarri dut oso aldian behin lasaigarri modura jartzen dudan Los fogones tradicionales (Sutegi tradizionalak) sukaldaritza saioa telebistan: Zamorako Nuez de Aliste (Espainiako) hiru emakume azaldu dira beheko supazterra atzean dutela; adin destaberdinekoak hirurak. Batak garbantzuak prestatu ditu, txerri haragiarekin eta tripakiekin, eltze handi batean. Beste biek, arroz esne gozoa eta bizkotxoa. Hirurek kantatu dute beheko suaren ondoan bertako jotarik eta koplarik, garbantzuaren biltzeari eskainiak, besteak beste. Horra tiny-desk-a puri-purian.

Eta etorri zaizkit akordura, adibidez, Unai eta Eñaut Agirrek egindako kantu saioak afari lagunkoien bueltan, edo Tapiak eta Leturiak Amasan, Altzon eta Orexan —elkarteetan eta afari legean gehienetan— zuzenean grabaturiko 1998; edo gure amama bizi zenean, beheko sura bilduta belaunaldi desberdinetako senideek Triste bizi naiz eta Txantxibiri kantatzen genuenekoa.

Zer ote genien zer zen tiny desk bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.