Paule Bilbao Ajuriagerra.
BI AHOTSETARA

Maite-sua

2022ko ekainaren 12a
00:00
Entzun
Erabakiak hartzeko parte-hartze zuzen eta bateratuaren printzipioaren arabera eta jarduerari jabetza kolektiboaren bidez eusten dioten erakundeak izango ditugu hizpide gaurkoan. Zehazki, hogei urte bete berri duen Bonberenea Ekintzak egitasmoa. Hala ere, Bonberenea Ekintzak bi ezaugarri hauek baino askoz gehiago da; etxea, familia, sarea, sostengua, babesa, adiskidetasuna eta pasioa ere bada. Finean, autogestioa oinarri hartuta, talde berriek gure proiektuak bidera ditzagun plataforma bat da; azpiegitura garrantzitsu bat.

Pixkanaka-pixkanaka bidea eraikiz, talde askorentzat gure lubakia bihurtu den honek bi hamarkadatan egin duen lan guztia ospatzeko eta partekatzeko helburuarekin, ekainaren 4an etxeko taldeez osatutako jaialdi bat ospatu genuen. Jaialdi horrek eskaini zuena berezia izan zen, formatutik hasita. Hamalau talde igo ginen Bonbereneako bi eszenatokietara horiek sinkronian, etenik gabe, zazpi orduz dantzan egonik. Kontzertu bakoitzak ordu erdi bateko iraupena izan zuen, arratsaldeko seietatik, goizeko ordu bata arte. Ohiko jaialdietan ez bezala, salneurria ez zen euro batera heltzen talde bakoitzeko. Abereh, Adi, Losado, Han, Red Baleine, Arima, Lepora, Dena, Occhi Di Farfalla, Tooth, Giante, Sofa, Rodeo eta Olariusen Brothersak taldeek osatu genuen kartela, talde bakoitzak ibilbide luze eta oparo horren lagin bat eskaintzeko aukera izanik. Kontzertu motzak baina indartsuak eta energiaz beteak. Eta hori bera izan zen guztioi geratu zitzaigun zaporea: esker ona, harrotasuna eta lan egiten jarraitzeko indarra.

Esan dezakegu, hortaz, autogestioaren kulturan hezteko, lehenik, heteronomiaren funtzionaltasuna desikastea beharrezkoa dela. Kolektibotasuna pentsamendua emantzipatzeko modu gisa. Proiektu autogestionatu bat elkarlanean eraikitzeko, era integralean berrezi behar gara, gure giza aukera guztiak kontuan hartuz. Esango genuke, beraz, hau artetik gertuago dagoela silogismoetatik baino.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.