Jon Pagola.
BI AHOTSETARA

Donostia Nahaspila Festibala

2022ko azaroaren 20a
00:00
Entzun
Gros auzoko zenbait paretatan antzeman daitezke Lola Indigo eta Melendiren aurpegien kartelak. Paperak oso zahartuta daudenez, ez dira argazkiak ondo bereizten. Lasarteko hipodromoan aritu ziren biak, irailean egin zen Donostia Festibalaren bueltan. Beldur apur bat ematen du ikusteak antolatzaileek zer egitarau osatu zuten. Euskal Herriko, Kataluniako eta Espainiako pop musika komertzialaren ordezkariak bildu zituzten. Bi horiez gain, beste asko ere aritu ziren: Arnau Griso, Stay Homas, Marlon, Veintiuno, Bulego, N¿gen, Bengo…

Last Tour enpresak komunikatu batean adierazi zuenez, «ikus-entzuleek gaur egungo musika eszenako soinu ezagunenez eta garaikideenez gozatzeko» aukera izan zuten. «Horrela, esaten ari ginena berretsi da: Donostia Festibaleko ikusleria askotarikoa eta plurala dela, eta hainbat musika generotara irekita dagoela». Uste dut irakurketa hori baikorregia dela eta errealitatearekin zerikusi gutxi duela.

Urtetik urtera, ugarituz doaz Last Tourren betebeharrak. Gasteizen (Azkena Rock), Bilbon (BBK Live, BIME), Iruñean (Santas Pascuas), Asturiasen (Navia Suena), Andaluzian (Cala Mijas), Lisboan (Kalorama) eta Bogotan (BIME) musika jaialdiak kudeatzen ditu. Haiek emandako datuen arabera, 200.000 lagunetik gora bildu dituzte aurten zuzeneko kontzertuetan. Ez da txantxa, ez. Baina jendetzaz gain, emozioa, goi mailako kalitatea eta barne koherentzia eskatu behar zaio diru laguntza publikoa jasotzen duen erakunde bati.

Adierazgarria da Donostiako kasua. Orain hamar urte bere bideari ekin zion Igeldoko parkean eta, oro har, nazioarteko indie panoramako taldeak biltzeko abilezia erakutsi zuen. Jolas parkeari agur esan zion 2017an eta, orduz geroztik, gorabehera handiak izan ditu. Bidean, xarma eta identitatea galdu ditu, nortasuna. Mainstream-a besarkatu du. Eta irrati formulako estiloak nagusitu dira, musika urbanotik pop prefabrikatura. Irekia izatea ea ez ote den nahaspila.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.