Albistea entzun

BI AHOTSETARA

Demagun

Lide Hernando -

2021eko urtarrilak 24

Demagun larunbat arratsaldea dela. Demagun dutxatu berri zarela eta ilea lehortzen ari zarela, plana duzulako. Lagunekin gelditu zara, aspaldiko partez, herriko edo auzoko gaztetxera joateko, kontzertu bat dago eta. Demagun.

Demagun hautsez betetzen ari ziren edalontzi berrerabilgarri horietako bat hartu duzula sukaldeko armairutik, edo zure gelako apalategitik, txorrota azpian garbitu, lehortu, eta poltsan gorde duzula. Demagun azkazalak eta guzti margotu dituzula, egun berezia ospatzeko.

Tabako eta kalimotxo usain itsaskorra, giro hezea. Demagun jendea hara eta hona dabilela aspaldi bisitatu gabeko espazio horretan zehar, bata bestearekin hizketan, eta, aspaldiko partez, irribarreak ikusten eta irakurtzen dizkiozuela elkarri. Irabazlearen irribarre horiek. Lagunak ikusten dituzu barraren ondoan, eta luze besarkatzen duzue elkar, bestearen azala benetakoa dela ziurtatzeko atximur eginez, baina ez fuerteegi.

Demagun musikaria(k) agertokira igo d(ir)ela. Bakarlari, DJ, rock/pop/folk/punk talde edo otxote. Berdin dio. Nahi duzuna imajina dezakezu. Demagun gitarra (*edo aukera ezazu hemen gustuko duzun edozein instrumentu) anplifikadorera entxufatu eta akoplea gaztetxe kanporaino entzun dela. Demagun entzulegoan zaudeten guztiak aurreraino joan zaretela arrapaladan, bata besteari itsatsita, behingoagatik ez dagoela ilararik, denok bat zaretela, masa uniforme eta oihukari bat.

Demagun hasi dela kontzertua, eta lagunok elkarri eusten diozuela eskua dantzan egiteko. Atzekoa sorbaldan bermatu zaizula hobeto ikusteko. Demagun aurreko taldetxo bat pogoa egiten hasi dela. Baina inor mintzen ez duen pogo bat, pogo iraultzaile horietako bat. Demagun listu zipriztinak airera botaz hasi zarela kantuan ondokoarekin batera, elkarri begira, besoak airean, ilea dantzan, gero saltoka hasi zarela, eta berriz ere besarkatu duzuela elkar. Demagun lagunaren oilo ipurdia ukitzeko gai zarela errudun sentitu gabe. Antsietate horrek, gutxien espero duzun momentuan, ihes egin dizula. Jada ez garela efektu katastrofiko bat sortzen dugun domino fitxak.

Demagun hori guztia. Nik sentitutako gauza bera sentitu duzu?

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©Monika del Valle / Foku

Zubi bat bi ilunpetarantz

Iñigo Astiz

Besteak beste, Jane Austen, Virginia Woolf eta Judith Butler itzuli ditu Ana Isabel Moralesek ingelesetik euskarara. Gogoratu duenez, ordea, nerabezaro hasierara arte ezezagun zitzaizkion bi hizkuntzak, eta, beraz, ezinbestean, bi norabidekoa izan da aldi berean haren bidaia linguistikoa.

Egi(r)antzaz

Beñat Astiz.

(Barañain, Nafarroa, 2004). Maiatzean jokatu zen Nafarroako 36. Eskolarteko Txapelketa, herrialdeko bertso eskolen topaketen barruan, eta Astizek eraman zuen txapela. Besteren artean, Barañaingo kopla txapelketan eta Bardoak taldekako bertso ekimenean kantatu izan du.
Euskadiko Orkestra Wayne Marshallen zuzendaritzapean, atzo, orkestraren egoitzan egindako entseguan. ©J. URBE / FOKU

30eko urteetarako bi bidaia musikatu

Miren Mujika Telleria

Wayne Marshal zuzendari eta piano jotzaileak Euskadiko Orkestra zuzenduko du gaur Kursaalean, Andra Mari abesbatzarekin batera
 ©Monika del Valle / Foku

Zubi bat bi ilunpetarantz

Iñigo Astiz

Besteak beste, Jane Austen, Virginia Woolf eta Judith Butler itzuli ditu Ana Isabel Moralesek ingelesetik euskarara. Gogoratu duenez, ordea, nerabezaro hasierara arte ezezagun zitzaizkion bi hizkuntzak, eta, beraz, ezinbestean, bi norabidekoa izan da aldi berean haren bidaia linguistikoa.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...