Paule Bilbao Ajuriagerra.
BI AHOTSETARA

Kulturaren topagunea

2021eko abenduaren 12a
00:00
Entzun
Bai, egia da Durangoko Azoka euskal kulturaren topagunea dela. Baina ez hori bakarrik, sortzaileok elkar ezagutzeko eta gure sorkariak trukatzeko garaia ere bada. Urte guztian landatutako eta ereindako haziak loratu, eta azokatik Euskal Herrira sakabanatzen dira. Azokan eskuzabaltasuna nabaria da eta sortzaileen arteko giroa berezia da, guztiok amankomuneko helburu bat baitugu: kulturaren sua piztuta mantentzea.

Durangoko lehen Liburu eta Disko Azoka 1965ean antolatu zuen Gerediaga Elkarteak. Egoera eta testuinguru ezberdinak izan arren, azokak helburu argia izan du beti: Euskal Herriko liburugintza eta diskogintza ekoizpena ezagutaraztea. Horrela, egun hauetan, Durango euskal kulturaren topaleku bihurtu izan da.

Zuzeneko kontzertuetan garatzen den adrenalinak eta sustatzen diren emozio isuriek proiektu berriak ezagutzeko atmosfera perfektua sortzen dute. Hala ere, eskaintza hain handia da, oso zaila da jendeak zure proiektuan arreta jartzea. Baina, aldi berean, txalotzekoa da zure saltoki txikira gerturatzen den jendeakzure disko batean dirua uztea ere. Orokorrean estilo bakoitzakentzule profil ezberdinak ditu, horien interesen arabera.Talde handi eta komertzialekin lehiatzea oso zaila da, baina lehia horretan sartzea ez da gure helburua. Gauzak horrela, goraipatzekoak dira talde txiki eta diskoetxe independenteak bultzatzen dituzten pertsonak. Izan ere,begien bistan plastiko sinple bat dirudien horren azpian buruhauste eta lo egin gabeko gau asko daude. Gainera, produktu amaitu eta borobil horrek gure zirrikitu txikien emozioak islatzen ditu. Finean, artea emozioa da.

Musika politikoa izateaz gain, estetikoa ere bada, eta horren adibide nabarmen bat gazte batzuk kamisetei, poltsei eta horrelako osagaiei ematen dieten garrantzian datza, muinean dagoen edukiari gehiegi erreparatu barik. Artistaren edukiaren sustraira joan ordez, horren adarretara joaten dira; estetikora, alegia. Gaur egun estetikak duen eragina geroz eta handiagoa da? Edo arteak betidanik izan duen zentzu estetikoa lehengo bera da orain ere?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.