Noiz sortua: 2018-11-11 00:30:00

BI AHOTSETARA

Behin eta berriz

Jaione Dagdrommer -

2018ko azaroak 11
Asteburua iritsi da eta aspalditik gorriz markatuta zuen larunbateko hitzordua egutegian. «Beste bat» pentsatzen du lehen eguneko ilusio berdinaz. Dotore janzten da. Makillatu ere egin da, aspaldiko partez ezpainak gorriz margotzeko gogoa piztu zaio. Haatik, zapatila erosoak janzten ditu, inoiz ez baitaki zer gertatu daitekeen. Kontzertuak beti baitira momentu bakarrak, errepikaezinak. Agian saltoka, izerditan blai bukatuko du, edota beharbada, erdialdea baino pixka bat atzerago jarriko da —hortxe entzuten baita hobekien soinua—, besterik gabe begiak itxi eta uhinek dakarkiotena dastatuz. Baina badaezpada hobe zapatila erosoak, ezin baita inoiz jakin zer gertatu daitekeen.

Batzuetan, ordea —adinari egozten dio errua—, ez dakit nongo aretora joateko ordu eta erdi egiteak merezi ote duen galdetzen dio bere buruari. Alta, argiak itzali, musikariak oholtzan azaldu eta sabeleko nerbioak sentitzean badaki ez dela alferrikako ahalegina izan. Esku bakarrarekin kontatu ditzake irribarretxo bat bederen ateratzea lortu ez duten kontzertuak. Sarri pentsatzen du mirari txikiak direla, zeren, zenbat gauza atera daitezke gaizki? Hainbeste faktore daude zuzenean kontrolatu ezin direnak... Alta, ia beti ederto ateratzen dira. Gehiago edo gutxiago gustatuko zaio kontzertu hura ala bestea, baina gehienetan zirrara atsegin bat uzten diote. Errepikatu ezin den momentu bat ikusi izanaren sentsazioa. Kuttunak dituen zenbait talde anitzetan ikusteko aukera izan du, eta hala ere, ez du kontzertu berdina behin eta berriro ikusten ari deneko sentsaziorik eduki sekula. Behin eta berriz ezberdina den errituala da. Gainera, kontzertuek bestela gutxiagotan elkartuko liratekeen lagunez gozatzeko aitzakia ere ematen diote, musikak betiereko lagunak oparitzen baititu. Abesti baten letra datorkio burura: «Sinesten al duzu magian?». Irribarre bat atera zaio zapatilak lotzen bukatu eta txaketa janztera doan bitartean.

Albiste gehiago

Martxoaren 30ean eguneratua, 14:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 8.225 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda, administrazioen arabera. 400 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 1.807 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Lantegiak itxita, Basaurin. ©Marisol Ramirez / Foku

Kutsatzeko kezka dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoako biztanleen bi herenek

Berria

Espainiako Gobernuak atzo onartutako dekretua indarrean da, eta funtsezkoak ez diren jardueretan aritzen diren langileek etxean geratu beharko dute gaurtik aurrera. Urkullu ez dator bat neurri horrekin, ezta patronala ere. Txibitek, Europara begira, Sanchez babestu du, eta onartu du egoera «oso konplexua» dela, baina hobe litzatekeela jarduera ekonomikoa ez geratzea eta erabaki hori malgutzea.

Sidenor enpresako langileak jarduera eteteko eskatzen, aurreko astean. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Jaurlaritzak letra txikiari heldu nahi dio gutxieneko jarduera bati eusteko

Xabier Martin

Madrilen azalpen gehiagoren zain dago, baimena nahi duelako enpresei isunik jar ez diezaieten

Ospitale bateko larrialdietako sarrera ©Jon Urbe / Foku

Koronabirusa zuten 400 pertsona hil dira Euskal Herrian, eta 8.225 pertsona kutsatu

Irati Urdalleta Lete

50 pertsona hil dira atzotik, eta 452 pertsona gehiagori atzeman diete birusa.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna