TXERRI IZURRI AFRIKARRA

2019ko abenduaren 6a
00:00
Entzun
Zer da? Asfarviridae motako birus batek —DNA birusa da— eragindako gaixotasuna. Birus handia da.

Ba al dago txertorik? Ez.

Zer ezaugarri ditu? Oso kutsakorra da.

Zeini eragiten die? Txerriei eta basurdeei.

Ba al du arriskurik gizakientzat? Ez.

Nola kutsatzen eta zabaltzen da? Kutsatutako txerriekin edo basurdeekin harremana izanda —baita hilda badaude ere—; kutsatutako haragia janda; txerrikien bidez; pentsuen bidez; eta, birusarekin harremana izan eta gero, arroparen, ibilgailuen, aiztoen... bidez. Oso azkar mugitu daiteke munduko punta batetik bestera, ondo moldatzen baita edozein ingurutara. Oso zaila da kontrolatzea.

Zer-nolako eragina du txerri eta basurdeengan? Sukarra, gose falta, azala gorritzea, odoljarioak, abortuak, beherakoa, oka egitea, zianosia... Hil egiten dira 6-13 egunetan.

Non zabaldu da? Asian batez ere (Txina, Vietnam, Filipinak...), baina baita Europa ekialdean ere (Bulgaria, Errumania, Estonia, Hungaria, Letonia, Lituania, Polonia...).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.