Euskal ikurrak dituen sorta berezia

2020ko otsailaren 12a
00:00
Entzun
Mus karta jokoa izango da, ziurrenik, Euskal Herriko jokorik ezagunena. Asko eta asko musean aritzen dira bazkalostean edo arratsalde pasa. Hain zuzen ere, Euskal Herriko Mus Federazioak, duela hamar bat urte, bere ekitaldietarako propio karta sorta bat diseinatzeko eskatu zion Fournier enpresa kartagileari.

«Espainiako ikurrik ez zuen sorta bat nahi genuen, eta horien ordez gure ikurrak izango zituena eskatu genion», azaldu du Xerar Urrutia federazioko kideak. Izan ere, Fournierrek diseinatutako karta sortan Espainiako bandera ageri da urrezko batekoan.

Euskal Herriko Mus Federazioaren sortan, ohiko karta sortarekin alderatuta,honako desberdintasun hauek dira nagusiak:Zazpiak bat eta Nazioa leloak ageri dira, txanponean Euskal Herriko armarria dute, eta atzean ikurrina zein Nafarroako banderak dituzte.

Urrutiak azaldu du 41 karta dituela sorta bakoitzak: «Fournierrek urrezko bi batekorekin bidaltzen dizkigu: espainola eta euskalduna». Baina enpresak biak egiten baditu ere, federazioaren ekitaldietan, partidak hasi aurretik, «bateko espainola» kentzeko oharra egiten diete parte hartzaileei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.