Albistea entzun

BI AHOTSETARA

Bakardade (ez)ezaguna

Paule Bilbao Ajuriagerra -

2022ko urtarrilak 23

Gorri ari du negua kanpoan. Haize hotsek leihoa gurutzatzen dute, euria, negua da, gaueko hamarrak. Berriz galdu dut eskuen beroa, eta zaila da berreskuratzea.

Kafe bat prestatu, disko-jogailua piztu, eta bakean sentitzen naiz. «Ez dago egin edo esan dezakezun ezer zuri aurre egiteko, beste zalantza bat baino ez zara». «Beti leku berera eramaten nauten pentsamenduak astintzen ditut, ez naiz saiatuko, ez dut borrokatuko, gaur ez». Oinak mugitu ez baditut ere, hemendik 4000 km-ra nago, iluntasunean eroso.

Egun ilun hauetan, pilula eder eta suntsitzaile hori frogatzean, bakardade ezezagunarekin topo egiten dut, baina hau nire bizileku naturala da. Hauxe da musika goibelak adierazten eta transmititzen didana. Nacho Vegasen azken diskoa entzutean sentitu dudana, edota Anari, McEnroe, The New Raemon... entzuten ditudanean gailentzen den sentsazioa.

Oinazea hitzen bitartez adierazteko gai ez garenean, sormena oso tresna boteretsua da pentsamendu korapilatsuetatik ateratzeko. Nacho Vegasek duela gutxi egin zuen elkarrizketa batean aipatu zuen bezala: «Erretiro horretatik kanturik gabe itzuliko banintz, medikuarengana joango nintzela erabaki nuen, tristura tratatzeko».

Nacho Vegasen azken diskoa hainbatetan entzun ostean, abestiak janzteko momentuan hauskortasunaren konfrontazioa aurkitu daiteke, hitzen gogortasun eta gordintasunarekin. Hots, gai zailei buruz hitz egiten duten abestiekin egiten dugu topo, baina aldi berean, gai horiei aurre egiteko aukera ematen duten musika argitsuarekin. Abestiak bakardade egoera batean idatzi direla nabaria da, sentimendu konplexuz beteak.

Minarekin kontaktuan egoteak ez du oinazea desagertzen, baina, behintzat, horretaz kontziente izatea eta hori azaleratzeko gai izatea, bidaiaren hasiera izan daitezke. Sentimendu horiek ere kanta bihurtzen dira. Momentu horretan, zerbait pertsonala izateari utzi, eta intimitate partekatu bat bihurtzen da, komunitatean partekatzeko, gertaera autobiografiko hutsa gaindituz.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Sergio Prego artista, Bilboko Arte Ederren Musoean ikusgai jarri duen <em>Hamahiru Centaurusera</em> instalazioa bisitatzen. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Sergio Prego: «Artelanaren parte bihurtu behar dira hutsegiteak»

Iñigo Astiz

Ekainaren 20tik aurrera, Bilboko Arte Ederren Museoak sarrera zaharra berreskuratuko du, eta, handitze lanek iraun artean, Pregoren instalazio bat izango du ikusgai, besteak beste

Mendekuaren erritua
Maite Gartzia, Aizpea Otaegi, Ainhoa Alberdi, Iraia Elias eta Oier Guillan, Donostian. ©Idoia Zabaleta / Foku

Plaza bat arriskuari

Ainhoa Sarasola

Eztena arte eszenikoen 14. jaialdia ekainaren 5ean hasiko da. Urtero bezala, dramaturgia berrien erakusleiho bilakatuko du Errenteria.

Pedro Salaberri margolaria, artxiboko irudi batean, 2018an. ©Iñaki Porto / Efe

Pedro Salaberri margolariak jasoko du Vianako Printzea saria

Itziar Ugarte Irizar

Naturaren interpretazioan oinarritutako obra piktoriko zabala osatu izana nabarmendu du Nafarroako Kultura Kontseiluak. Arte Talentua Sustatzeko saria, berriz, Sofia Esparza sopranoak jasoko du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...