Paule Bilbao Ajuriagerra.
BI AHOTSETARA

Berreraikitzailea

2022ko martxoaren 20a
00:00
Entzun

Emmmm, basicamente, dena orain nahi izatea. Anbizioa, erretasuna, grina, sua, dopamina. Etxea teilatutik hastea. Konturatzea orain zer den zure gainean duzuna. Bueno, berdin du noiz irakurtzen duzun hau, beti duzu zerua gainean. Antsietatea, mierdak, beldurrak, pasioa, borroka eta bakea. Amodioa, biolentzia, edertasuna. Vamos, bizitza. Une batez gelditu eta zerura begiratzea. Orain. Ya».

 

Inoiz ez dut horrenbeste jende ikusi Dabadaban. Gaueko zortzi eta erdiak dira, eta ehun pertsona baino gehiago daude nire aurrean Merina Grisen lehenengo kontzertua ikusteko irrikitan.

90's party. Millennial pila bat ikusleen artean. Denok elkarrekin komunitatean berriz ere gau berreraikitzaile batean geundela konturatuz. Berriz kontzertu batean, berriz musika entzuten, baina Euskal Herrian aurretik zuzenean inoiz entzun ez den talde baten aurrean. Merina Gris desberdinak dira. Desde el minuto cero. Elektronika, basque references eta abesti goibel eta indartsuak. Denok ulertzen ditugunak.

Identitatea maskara baten atzean ezkutatuta ezagutu genituen, oholtza gainean musikariok partekatzen dugun biluztasun horretatik babestuz, armarri gisara. Edukiari egileari baino garrantzi handiagoa emanez. Arrakalak eta ahuleziak atzean utziz, jendearekin konektatzea aldi berean zailtzen eta errazten. Eszenografia landua, freskoa eta misteriotsua ekarri zuten Dabadabara. Kontzertua hunkigarria eta bizia izan zen. Berreraikitzailea.

«Merina Gris ez da talde bat, Merina Gris belaunaldi baten ahotsa da. Nirea: 90eko hamarkadan jaio ginenen belaunaldia», esan zidan proiektuan parte hartzen duen musikari batek. Ba bai, hala da. Baina, baita nirea ere, 80ko hamarkadatik 2000. urtera arte, belaunaldiarteko proiektu bat da, beraz.

«Begizuloak malkotan, errua ez duzu inoiz bilatzen zure etxean. Segi zuloan, ilunpetan ikusezina omen da zure zauria. Ez da zure errua sentitzen duzuna, baina zurea da egindako mina.

Gustuko ez dudan arren, ez gara hain desberdinak. Gustuko ez dudan arren, ez gara hain desberdinak».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.