Irune Lasa.
Koronabirusa. ANALISIA

Atariko argazkia

2020ko maiatzaren 28a
00:00
Entzun
«Asteak» pasatu ditu EAJk Espainiako Gobernuarekin «balio handiko» akordioa negoziatzen. «Inori ez zaio bururatzen horrelako zerbait hiru egunetan lortzen denik», esan zuen atzo Aitor Estebanek. Zalantza hor geldituko da, dena den; asteak pasatu badituzte, asteartean bazen onartzekoa laguntza berria Madrilen... Atzoko albistea, titulua, argazkia izan da dekretua, hiru egunez, biharko Ministroen Kontseilura atzeratu izanaren arrazoia?

Irakurketa politikoa ukaezina da. Eusko Legebiltzarrerako bozen atarian, EH Bilduren akordioaren ostean eta atzoko Gaur Egun-en inkestaren ondoren iritsi zen albistea. Bestela ere etorriko zen, lehenago edo beranduago, behin argituta bizitzeko gutxieneko diru sarrera oinarria izango zela, ez zetorrela DSBEaren eta errenta bermatuaren kalterako, argi zegoelako, ezinbestez, Hegoaldeko gobernuek eta Madrilek moduak hitzartu beharko zituztela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.