EGUTEGIA

2018ko abenduaren 5a
00:00
Entzun
Brexit-ari buruzko auziankontuan hartu beharreko datak dira hauek:

Abenduaren 9a

BBC telebista katean aurrez aurre eztabaidatzekoak dira Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroa eta Jeremy Corbyn Alderdi Laboristako liderra.

Abenduaren 11ra arte

Dibortzioaren akordioari buruzko eztabaida edukiko dute diputatuek Komunen Ganberan, eta hilaren 11n bozkatuko dute. Atzo hasi ziren, eta astelehenera arte jardungo dute. Gaur-gaurkoz, legebiltzarra akordioaren kontra bozkatzekoa da.

Abenduaren 11tik 15era

Ganberaren arautegiaren arabera, lau egunen buruan ituna berriro bozkatzeko aukera irekita dago. Ituna onartuko ez balute, balizko jokalekuak izan daitezke akordiorik gabe ateratzea, gobernua desegitea, hauteskundeetara deitzea, laboristek edo tory-ek lehen ministroaren aurkako konfiantza mozio bat bultzatzea, Mayk dimititzea, Erresuma Batuak erabakitzea ez dela EB Europako Batasunetik aterako, bigarren erreferendum bat egitea...

2019ko urtarrilaren 21era arte

Lorden Ganberak onartutakoaren arabera, akordiorik ez badago urtarrilaren 21era arteko epea du Mayk parlamentuaren aurrean bere intentzioen berri emateko.

2019ko martxoaren 29a

Erresuma Batuak EBko kide izateari utziko dio egun horretan, eta, akordiorik balego, klubetik ateratzeko trantsizio epea abiatuko dute bi aldeek. Akordiorik ez balego, inork ez daki zer bideri segituko dion prozesuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.