Indiaren irekitzeko nahia, aukera bat EAErentzat

2015eko martxoaren 24a
00:00
Entzun
Atzerrira irekitzeko borondatea du Indiak. Horren adibide dira teknologia berrietan oinarritutako 100 hiri adimendun sortzeko apustua, trenaren liberalizazioa eta energia berriztagarrien aldeko egitasmoak. «Euskadik bere lekua aurkitu behar du azpiegitura horiek guztiek behar dituzten teknologien garapenean », adierazi du Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapenerako sailburuak. Ostiralera bitartean Indian eta Singapurren izango da Tapia, Asia hego-ekialdeak eskaintzen dituen aukerak aztertzeko. Atzo, Maharastra estatuko tokiko agintariekin, Indiako Lehiakortasunaren Batzordearekin eta euskal enpresetako arduradunekin bildu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.